Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

309 jokalari konektaturik

Enkanteko tuteaEnkanteko tutea


Deskribapena

Enkantea

4 jokalarirentzako aldaera

Puntuaketa

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Enkanteko tutea: Jokoaren argazkia

Deskribapena

Gaur egun dagoen hiru jokalarirentzako tute jokoaren aldaera ezagunenetarikoa da.

Tute klasikoaren antzekoa denez, berarekiko dituen desberdintasunak azalduko dira:

  • Ludoteka.com-en 3 jokalariren artean jokatzen da, nahiz eta arau hauen amaieran azaltzen den bezala, 4 jokalarik jokatzeko aukera ere ematen den.
  • Joko honek berezitasun bat du: esku bakoitzean jokalarietako batek beste bien aurka jokatuko du, puntu kopuru zehatz bat lortzeko helburuarekin.
  • Bikoak ez dituen espainiar karta-sorta batekin jokatzen da (36 karta).
  • Esku bakoitzaren hasieran karta guztiak banatzen dira jokalarien artean, triunfoko paloa markatu gabe.
  • Jokalari bakoitzak bere kartekin irabaziko dituela uste duen puntu kopuruarekin egingo du apustua.
  • Enkante horretan apusturik altuenak burutu duen jokalariak erabakiko du zein izango den triunfoko paloa. Esku horretan, berak, gutxienez apustu egin duen kopurua adina puntu lortzen saiatuko da.
  • Esku bakoitzaren amaierako puntu kontaketan, apustua egin duen jokalariaren puntuak zenbatuko dira; apustuan esandako puntu kopurua lortu badu, esku hori irabaziko du, eta bestela aurkariak izango dira irabazleak, edozein direlarik hauek lortutako puntu kopuruak.
  • Tute jokoan bezala, apustua egiten jokalariak 40ak eta 20ak kantatu ditzake, eta baita azken 10ak eraman ere. Aurkariek ezin izango dute kantatu, partidan hauen puntuaketek ez baitute inongo eraginik.
  • Ez dago Tute kantatzeko aukerarik.
  • Ludoteka.com-en partida amaitzen da aurretik erabakitako esku kopurua jokatu ondoren.
  • Partidako helburua, aurkariak baino puntuaketa altuagoa lortzea izango da. Bi jokalarik lehenengo postuan berdindurik bukatzen badute, behar adina esku jokatuko dira jarraian, irabazle bakar bat lortzen den arte.

Enkantea

Enkantea burutzeko, ondorengo baldintzak jarraitzen dira:

  • Apostua esku denak hasiko du.
  • Apustua, lortzeko gai den puntu kopurua esatean datza edo bestela paso egingo du. Kopuru hau, 5en multiploa izan beharko du.
  • Aurreneko jokalariak, 60 puntu ala gehiagoko apustua egin beharko du.
  • Beste jokalariek apusturik handiena gainditu beharko dute, ala bestela paso egin.
  • Normalean, enkantea amaitzen da jokalari bakoitzak behin hitz egin eta gero. Ez dago erantzuteko aukerarik.
  • Batzutan erreplikatzeko aukerarekin jokatuko da, hau da, paso egin duen ala kopuru bajuagoko apustua egin duen jokalariak uneko apustu maximoa handitu ahal izango du, eta enkanteak jarraituko du, gainontzeko bi jokalariek paso egin arte. Ludotekak bi motatako enkanteekin jokatzea posible egiten du, nahiz eta azken aukera hau 4 jokalarirekin ezinezkoa izan.
  • Apusturik handiena egin duen jokalariak triunfo bezala hartuko den paloa aukeratuko du, eta eskua irabaziko du, apustu egin duen puntu kopurua ala altuagoa den bat lortzen badu.
  • Inork ez badu giutxienez 60 puntuko apostua egiten, esku hori ez da jokatuko.

4 jokalarirentzako aldaera

Laugarren jokalariaren parte hartzeak, elementu berri bat gehitzeak suposatzen du: zentsorea. Aldaera honen ezaugarri nabarmenenak honako hauek dira:

  • Esku bakoitzean 3 jokalarik hartzen dute parte, eta laugarrena (banatzailea) alde batera geratzen da.
  • Kartak aurreneko 3 jokalariri banatu ondoren, eta enkantea egin ondoren, kartarik jaso ez duen jokalariak zentsorearen papera hartzen du; horretarako, apusturik altuena egin duen jokalariaren kartak hartzen ditu, begiratzen ditu, eta bere lekuan jokatu nahi duen erabakitzen du, berak baino 10 puntu gehiagoko apustua eginez.
  • Zentsoreak jokatzea erabakitzen badu, kartak jasotzen ditu eta bestea izango da alde batera geratzen dena.
  • Zentsoreak paso egiten badu, kartak jokalariari itzuliko dizkio, eta zentsorea izango da alde batera geratuko dena eskua jokatu gabe.

Puntuaketa

Enkanteko tutean, apustuetan erabiltzen diren kopuruaren berdinak diren diru kopuruekin jokatu ohi da. Ludotekan, gainontzeko jokoetan bezala, partidako irabazlea zein den jakiteko lehiatzen da. Erizpide honen arabera, jokoaren puntuaketa sistema ondorengo arauen arabera eraiki da:

  • Puntu gehieneko apustua egin duen jokalariak, kopuru hori lortzen badu gainontzeko bi jokalariengandik apustuko puntu kopurua jasoko du, eta lortzen ez badu kopuru hori bera gainontzeko jokalari bakoitzari emango dio.
  • Apustuko kopurua 120 puntu ala gehiagokoa bada, bukaeran jokalarien artean ematen diren puntu kopuruak bikoizten dira.
  • Partidaren helburua puntu kopuru batera iristea denean, 150 puntu gehigarri gehituko dira esku bakoitzean, irabazlearentzat ala beste bi aurkarientzat izanik, azken kasu honetan bien artean banatuz. Puntuazio gehigarri honekin, jokalarien puntuen batura totala positiboa eta gorakorra izatea lortzen da, partida gehiegi ez luzatuz.
  • Lau jokalarik parte hartzen dutenean, apustutik kanpo geratzen den jokalariaren puntuazioa ez da aldatzen esku kopuru finko batetara jokatzen denean. Puntuazio batetara heltzeko helburuarekin jokatuz gero, honek esku bakoitzean 50 puntu jasoko ditu.
  • Puntuaketa finko bat lortzera jokatuz gero, puntu kopuru hau lortzen duena izango da irabazlea, horretarako behar izango diren esku adina jokatzen direlarik. Azkeneko eskuan berdinketarik gertatuz gero lehenengo postuan edota aposturik egon ezean, partidak jarraitzen du beste esku bat jokatuz.
  • Partidarako ezarritako esku kopurua jokatu ondoren puntuaketa altuena duenak partida irabazten du. Azkeneko eskuan berdinketarik gertatuz gero lehenengo postuan edota aposturik egon ezean, partidak jarraitzen du beste esku bat jokatuz.
  • Esku batzuetan zehar jarraian apusturik altuena egiten duen jokalaria, guztietan galtzaile ateratzen bada, uneren batean apustua egiteko aukerarik gabe aurkitu daiteke, bere aurkarien berdinketa amaigabe posiblea dela eta partida gehiegi luzatzeko aukera ekidinez.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: enkanteko tutea

Jokatu bakarrik: enkanteko tutea 4 jokalarirentzat

Informazio gehiago

Acanomas: Tute subastado

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra