Ludoteka.com  Ludoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

810 jokalari konektaturik

Joko gunea

Jokatu

Ludoteka.com-eko hasiera orria

Hasiera

Identifikatzaile, pasahitz, posta helbide eta ikono aldaketa

Identifikazioa

Ludo+ erabilerarako harpidetza ala bonoen transferentzia eta eskuratzearen eragiketak eta informazioa

Zure kontua

Jokatutako partiden emaitzak eta estatistikak kontsultatu

Historia

Eguneroko eta asteroko joko bakoitzeko jokalari onenen sailkapena eta zure postua kontsulta ezazu

Sailkapenak

Ludoteka.com-eko jokoen arauak

Joko arauak

Ludoteka.com-ek bidalitako abisuak eta jokalarien artean bidalitako mezuak

Ludomail

Laguntza orokorra

Laguntza

   Ludo+

   Jokatzeko arazoak?

   Puntuazio sistema

   Ordainketa moduak

   Gehiago...

Iradokizunak edo aurkitutako gertakari bitxiak bidali

Kontaktuan jarri

Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Mugimenduak

Bukaera

Jokoa aztertu

Informazio gehiago

Ekintza lerroakEkintza lerroak

Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Mugimenduak

Bukaera

Jokoa aztertu

Informazio gehiago


Jatorria

1969an Claude Souciek asmatutako taula joko bat da.

Deskribapena

Bi jokalarik hartzen dute parte, 64 laukitxo dituen taula karratu bat erabiliz; hamabina fitxa dute, batek zuriak eta besteak beltzak. Hasierako posizioan kolore bakoitzeko fitxak bi taldetan daude banatuak, parez pareko kanpoko bi ilaretako laukitxoetan (jokalari batenak goian eta behean, bestearenak ezkerrean eta eskuinean); taularen lau izkinak libre gelditzen dira hasieran. Taula horrela gelditzen da:

Helburua

Jokalarien helburua norberak bere fitxak talde bakar batean elkartzea da, guztiak elkarrekin loturik egonik; bi fitxa elkarrekin loturik daude, horizontal, bertikal edo diagonaleko alboko posizioetako bat betetzen dutenean.

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Fitxa beltzak dituen jokalariak egin behar du lehenengo mugimendua; ondoren txandaka jokalariek fitxa bakar bat mugitzen dute txanda bakoitzeko.

Mugimenduak

Mugimendu bakoitzean fitxa bat mugitzen da bertikal, horizontal edo diagonal batean; fitxa desplazatuko den laukitxo kopurua mugitzen ari den norabide berean dagoen fitxa kopuru berbera izan behar du.

Mugimendua ez da posible okupatu behar den laukitxoan kolore bereko fitxa bat baldin badago; aldiz, laukitxoa aurkariaren fitxa batek okupatzen badu, mugimendua egin daiteke eta aurkariaren fitxa taulatik kanpo aterako da.

Mugimendu batean ezin da jauzi aurkariaren fitxen gainetik, baina bai norberaren fitxen gainetik.

Bukaera

Jokalari batek partida irabaz dezake bere txandan edo aurkariak fitxa bat harrapatzen dionean, joko taulan gelditzen zaizkion fitxak talde bat osatuz elkarturik baditu; adibidez, jokalariak fitxa bakar batekin gelditzen bada (gainontzeko hamaikak harrapatuta), partida irabazten du (fitxa bakar bat talde bakar batean baitago).

Mugimendu berean bi jokalariek garaipena lortzeko posizioa lortzen badute, mugimendua egin duen jokalaria izango da irabazlea.

Posizio bat hiru aldiz errepikatzen denean partida berdinketan bukatzen da.

Jokoa aztertu

Jokatu bakarrik: ekintza lerroak

Informazio gehiago

Mona and YL's. Lines of Action page

Dave Dyer's page: Lines of Action

Gora

Copyright © 2001-2008 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra