Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1253 jokalari konektaturik

Ekintza lerroakEkintza lerroak


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Mugimenduak

Bukaera

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Ekintza lerroak: Jokoaren argazkia

Jatorria

1969an Claude Souciek asmatutako taula joko bat da.

Deskribapena

Bi jokalarik hartzen dute parte, 64 laukitxo dituen taula karratu bat erabiliz; hamabina fitxa dute, batek zuriak eta besteak beltzak. Hasierako posizioan kolore bakoitzeko fitxak bi taldetan daude banatuak, parez pareko kanpoko bi ilaretako laukitxoetan (jokalari batenak goian eta behean, bestearenak ezkerrean eta eskuinean); taularen lau izkinak libre gelditzen dira hasieran. Taula horrela gelditzen da:

Helburua

Jokalarien helburua norberak bere fitxak talde bakar batean elkartzea da, guztiak elkarrekin loturik egonik; bi fitxa elkarrekin loturik daude, horizontal, bertikal edo diagonaleko alboko posizioetako bat betetzen dutenean.

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Fitxa beltzak dituen jokalariak egin behar du lehenengo mugimendua; ondoren txandaka jokalariek fitxa bakar bat mugitzen dute txanda bakoitzeko.

Mugimenduak

Mugimendu bakoitzean fitxa bat mugitzen da bertikal, horizontal edo diagonal batean; fitxa desplazatuko den laukitxo kopurua mugitzen ari den norabide berean dagoen fitxa kopuru berbera izan behar du.

Mugimendua ez da posible okupatu behar den laukitxoan kolore bereko fitxa bat baldin badago; aldiz, laukitxoa aurkariaren fitxa batek okupatzen badu, mugimendua egin daiteke eta aurkariaren fitxa taulatik kanpo aterako da.

Mugimendu batean ezin da jauzi aurkariaren fitxen gainetik, baina bai norberaren fitxen gainetik.

Bukaera

Jokalari batek partida irabaz dezake bere txandan edo aurkariak fitxa bat harrapatzen dionean, joko taulan gelditzen zaizkion fitxak talde bat osatuz elkarturik baditu; adibidez, jokalariak fitxa bakar batekin gelditzen bada (gainontzeko hamaikak harrapatuta), partida irabazten du (fitxa bakar bat talde bakar batean baitago).

Mugimendu berean bi jokalariek garaipena lortzeko posizioa lortzen badute, mugimendua egin duen jokalaria izango da irabazlea.

Posizio bat hiru aldiz errepikatzen denean partida berdinketan bukatzen da.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: ekintza lerroak

Informazio gehiago

Mona and YL's. Lines of Action page

Dave Dyer's page: Lines of Action

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra