Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2470 jokalari konektaturik

Domino bikotekaDomino bikoteka


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Fitxak ipini

Derrigortutako jokaldiak

Amaiera

Bakarka

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Domino bikoteka: Jokoaren argazkia

Deskribapena

Domino jokoa 28 fitxa laukizuzenez osatzen da. Fitxa hauek normalean kolore beltzekoak dira atzeko aldetik eta txuriak aurretik. Azken alde hau, tamaina berdineko bi eremu karratutan banatzen da eta hauetako bakoitzean zero (guztia txuria) eta sei (nahiz eta 9 eta baita 12rarte iristen diren jokoak existitu) bitarteko puntu beltz kopuru bat azalduko da.
Fitxek, 7 zenbaki hauen arteko konbinaketa posible guztiak biltzen ditu, guztira 28 izanik; zenbaki bakoitza duten 7 fitxa egongo dira. Bi eremuetan zenbaki bera duten fitxak doble izenarekin ezagutzen dira. Fitxa bakoitzak duen balioa, eremuetako puntuen baturaren berdina izango da.

Joko zehatz bati baino gehiago, domino hitzak, aipatutako fitxa hauekin jokatzen diren joko familia bati egiten dio erreferentzia.
Orokorrean, joko hauen dinamika fitxen zenbaki berdineko karratuen bidez lotutako kate bat eraikitzean datza, fitxa guztiak jartzeko helburuarekin.

Gehien ezagutzen den eta estrategia mailarik altuena eskaintzen duen domino jokoa, bi bikote elkar lehiatzen duten lau jokalariz osatutakoa da. Hau izango da Ludoteka.com-en eskainiko dena eta arauak ondoren azalduak izango dira. Zenbait atal (nork hasten duen partida, esku bakoitzeko irabazlea erabakitzeko irizpideak eta puntuaketaren zenbaketa) jokoa non jokatzen den arabera desberdina izan ohi da. Ludoteka.com-ek eskaintzen duen jokoa Federación Española de Dominó federazioak definitutako arauetan oinarritzen da.

Helburua

Jokoaren helburua, aurretik finkatutako puntuazio zehatz bat lortzean datza; horretarako behar adina esku jokatu beharko dira. Normala izan ohi da, 300 puntutako helburu muga jartzea.

Jokoaren garapena

Behar adina esku jokatuko dira finkatutako puntu kopurua lortzeko, esku bakoitzean ondorengo arau hauek jarraituz.

Jokoaren hasiera

Bikote bakoitzeko jokalariak mahai baten inguruan alternatiboki kokatuko dira, bikote bakoitzaren jokalariak parez pare geldituz.

Aurrena, lehenengo eskuari hasiera emango dion jokalaria aukeratzeko zozketa egingo da: jokalari bakoitzari fitxa bat banatzen zaio eta puntu gehien dituena izango da aukeratua; berdinketaren kasuan, balio handieneko karratua duena izango da.

Esku bakoitzean, fitxa guztiak banatzen dira (7 jokalari bakoitzari). Banaketa errepikatzen da norbaitek 3 doble baino gehiago jasotzen baditu.

Fitxak ipini

Esku den jokalariak (jokoari hasiera emango dionak) mahaian bere edozein fitxa ipiniko du. Erlojuaren orratzen kontrako norantza jarraituz, jokalari bakoitzak fitxa bat ipiniko du fitxa-katearen ertz batean, ahal badu behintzat; bestela, paso egingo du.

Fitxak, kate bat osatzen joango dira, fitxen zenbaki bereko karratuak elkarren ondoan ipiniz, fitxa dobleen salbuespenarekin, hauek katearekiko perpendikularki ipiniko baita.

Derrigortutako jokaldiak

Jokalari batek fitxa jartzeko aukera bakarra duenean, ez da atzeratuko jokaldia burutzerako orduan, aurkariei okerreko informazioa transmititu nahiean.

Ludoteka.com-en arau hau aplikatuko da jokalariari 3 segunduko denbora tartea emanez fitxa jartzeko; denbora hau iragatean, programak automatikoki fitxa ipiniko du.

Amaiera

Esku bakoitza, honako bi egoera hauetako bat gertatzeagatik bukatuko da:

  • 4 jokalarietako batek bere fitxa guztiak jartzen dituenean, jokalari honek osatzen duen bikotea izango da esku horretako irabazlea.
  • Itxieragatik: 4 jokalarietako edozeinek fitxak jartzen jarraitu ezin duenean. Kasu honetan, bikoteko jokalari bien jarri gabeko fitxen puntuak batu egingo dira, batura txikien duen bikoteak eskua irabaziz. Berdinketaren kasuan, esku izateak ez du eraginik izango.

Edozein modutan, bikote irabazleak lau jokalariek jarri gabe dituzten fitxa guztien puntuen batura lortuko du.

Jarraian jokatuko diren eskuetan, aurreko eskuetan hasiera eman dion jokalariaren hurrengoa izango da esku horri hasiera emango diona.

Puntuaketa lortzen duen bikotea izango da partidaren irabazlea.

Bakarka

Domino jokora bakarka aritu daiteke. Arauak bikotekako domino jokoaren berdinak dira, baina praktikan erabiltzen diren estrategiak oso desberdinak izan ohi dira, eta honengatik joko desberdin bat bezala kontsidera daiteke.
Informazio gehiago nahi izanez gero bakarkako domino jokoaren arauak kontsulta itzazu.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: domino bikoteka

Informazio gehiago

Domino games rules

Dominó Internacional

Federación Española de Dominó

Jeux & Stratégie - Les Dominos

Pacos´s Den - Reglas del dominó

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra