Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1929 jokalari konektaturik

Domino bakarkaDomino bakarka


Deskribapena

Ludotekan jokatu

Domino bakarka: Jokoaren argazkia

Deskribapena

Bikotekako domino jokoarekin alderatuz, nahiz eta arauak berak eduki, esan daiteke bakarkako domino jokoa joko ezberdin bat dela, honen garapenean erabiltzen diren estrategiak oso desberdinak direlako.

Arauak berdinak dira, baina banakako joko bat izateaz gain, hurrengo berezitasunak erantsiko zaizkio:

  • 7, 9 ala 14 fitxa banatzen dira.
  • 3 jokalarik parte hartzen duten kasuan eta 9 fitxa banatuz gero, txuri bikoitza ez da jokatzeko erabiliko, eta beraz, gainontzeko 27 fitxak banatuko dira eta ez da soberan batere geratuko.
  • Hasieran banatu gabeko fitxak jokotik kanpo geratzen dira eta hauetako fitxak gelditzen diren bitartean, jokalariren bat paso egiteko egoeran dagoenean fitxak banaka hartzen joango da kanpoan gelditu diren horietatik, katean erantsi ahal izango den bat hartu arte.
  • Bukaeran batutzeko diren puntuen kontaketan, eskuan jarri gabe gelditutakoak bakarrik zenbatuko dira, eta ez dira banatu gabe gelditu direnak kontuan hartuko.

Ondorengo ezaugarriak dituen 7+7 aldaera ere eskaintzen da:

  • Fitxak, 7 fitxako lau taldetan banatzen dira, 4 jokalarirentzat balira bezala.
  • Bi jokalarik hartzen dute parte. Hauetako bakoitzak 7 fitxatako bi talderekin jokatuko du, baina txandaka.
  • Arauak, bikotekako jokoaren antzekoak izango dira. Desberdintasuna honako hau da: bikote baten fitxak jokalari bakar batez kontrolatuak izango dira.
  • Internet bidez jokatzeko aldaera bat dela esan daiteke; jakinik bikotekako partidetan jokalari bakoitzak bere bikoteari zein fitxa dituen esateko aukera dagoenez bestelako komunikazio bitartekoen bidez, Ludotekak bikoteka jokatzeko moduaren antza duen aldaera hau eskaintzen du, aipatutako tranpa hori egiteko aukera saihesten delarik.

Informazio gehiago nahi izanez gero bikotekako domino jokoaren arauak kontsulta itzazu.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: domino bakarka

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra