Dama jokoen ezaugarri eta arau orokorrak Nahiz eta dama jokoak modu desberdinetan garatu mundu zabaleko lurralde ezberdinetan, jokoaren aldaerak emanez emaitza bezala, ondoren azaltzen diren ezaugarri amankomun batzuk dituzte. Jatorria Taula joko honen jatorria ez dago zehaztuta, baina badago XVI. mendean Espainian joko honi buruz egindako ikerketa eta argitarapenik. Joko honek aldaera asko ditu. Deskribapena Aldaeraren arabera, 8x8, 10x10 edo 12x12 lauki dituen taula-joko batean jokatzen da. Aldaeraren menpe dagoen peoi kopuru batekin jokatzen du jokalari bakoitzak, non kolore argi edo ilunekoak izango diren. Normalean, hauek guztiak taula-jokoko kolore bereko laukitan kokatuko dira partidaren hasieran (taulako jokalarien alde bakoitzeko lehenengo lerrotan). Helburua Jokoaren helburua, aurkariaren pieza guztiak harrapatzean edo blokeatzean (bere txanda denean, mugimengurik egin ezin dueneko egoerari deritzo) datza. Xake jokoan blokeatzean berdinketa izanik, dama jokoan aldiz itoa izan denak partida galtzen du. Egoerako pieza kopurua edo egoera bera dela eta, teknikoki ezinezkoa gertatzen bada bi jokalarietako edozeinek irabaztea berdinketa emango da; baita ere, biek akordio horretara iristen badira. Partidaren hasiera eta piezen mugimenduak Partidaren zehar oso desberdinak diren bi pieza mota aurki ditzakegu: peoiak eta damak. Jokoaren hasieran, jokalari bakoitzak bere peoiak taula-joko gainean hasierako posizioetan ditu. Jokoaren aldaera gehienetan (guztietan dama turkiarretan ezik) peoiak diagonalean mugituko dira, bai eskuinaldera, bai ezkerraldera, beti ere peoien mugimenduak aurreranzko lauki batekoak izanik. Peoi bat aurkariaren lehenengo lerrora iristen bada, koroatu egiten da dama batean bihurtuz. Besteengatik desberdinduko da, kolore bereko pieza bat bere gainean jartzen zaiolako. Dama errusiarretan ezik beste aldaera guztietan peoi batek koroatzen duenean bere mugimendua bukatzen da, dama bezela mugimendua ezin jarraituz. Damak, peoiak bezala, aldaera gehienetan diagonal eran mugitzen dira, baina aldaeraren arabera "botere berezi" batzuk dituzte. Hauek, aurrera eta atzeraka mugitzeko aukera, nahi adina laukiko desplazamenduak egiteko aukera edo beste batzuk izan daitezke, aipatutakoak erabilienak izanik. Beti ere peoiak baina pieza boteretsuagoak izango dira. Harrapaketak Aldaera gehienetan peoiak diagonalean harrapatzen du eta harrapatua izan behar den aurkariaren fitxaren gainetik jauzi egiten burutzen du, hurrengo laukira eroriz (harrapaketaren norantzan). Horretarako, harrapatua harrapatzailearen ondo-ondoan egon behar du eta harrapatuaren hurrengo laukia libre, mugimenduak amaiera izan dezan. Aldaera batzutan, harrapaketak bai aurreraka, bai atzeraka egin daitezke eta beste batzutan aurreraka soilik. Damarekin egindako harrapaketak peoiarenak bezalakoak dira, baina mugimenduetan gertatzen den antzera, damak peoiak baina boteretsuagoak izango dira, botere horiek ezberdinak izanik aldaeraren arabera. Hauetan guztietan, damak aurreraka eta atzeraka egin ditzake harrapaketak, eta ia guztietan, harrapatua izango den fitxa ez du zergatik ondoz-ondoko laukian egon behar, baina bai zuzen berean eta bien artean piezarik egon gabe. Mugimenduak ez du zergatik harrapatuaren ondorengo laukian bukatu beharrik. Damek inoiz ezingo dute: bere koloreko piezen gainetik jauzi egin, eta elkarren ondoan dauden aurkariaren bi pieza jauzi batez harrapatu. Harrapaketa derrigorrezkoa da, hau da, jokalariari bere txanda iristean gertatzen bada harrapaketa burutu ahal izateko egoeran fitxaren bat egotea, hauetako bat mugitzera beharturik egongo da harrapaketaren bat eginez. Bai damarekin eta baita peoiarekin, harrapaketa bat burutu ondoren pieza harrapatzailea berriz ere harrapaketa bat burutzeko egoeran egongo balitz, azken hau egitera beharturik egongo litzateke, suertatzen diren harrapaketa guztiak jarraian eginez. Bere mugimendu eta txanda, pieza harrapatzaileak harrapatzeko pieza gehiago ez dituenean bukatuko da. Aurreko kasuan, aldaera guztietan (dama turkiarretan ezik) harrapatuak izaten diren piezak ez dira taula-jokotik kanporatuak izango mugimenduak bukatzen duen arte eta ezin izango da pieza harrapatuaren gainetik bigarren aldiz jauzi egin. Partida amaierak Aldaera guztiek badute mugimendu kopuruari dagokionez mugaren bat partidaren bukaera egoera batzutan aplikatzen dena. Muga hau ezartzen da, egoera horiek berdinketara eramaten dutelako eta beraz inork irabazi ezin duenez, partida beharrik gabe gehiegi luza ez dadin. Normalean, jokalariak dira berdinketaren akordiora iristen direnak egoera hauen aurrean mugara iritsi baino lehen. Gainera, taula-jokoan hiru alditan errepikatzen bada fitxen egoera berdina, partida berdinketan bukatuko da. Dama joko bakoitzaren arau zehatzak Ondoren, Ludoteka.com-ek eskaintzen dituen dama-joko tradizional guztien ezaugarriak eta arau bereizgarriak azalduko dira.
| Jokoa |
Taula tamaina eta peoi kopurua |
Dama hegalaria |
Peoiak atzeraka harrapatu |
Kopuruaren araua |
Kalitatearen araua |
Berezitasunak |
| Dama Espainiarrak
|
8x8 12 peoi |
X |
|
X |
X |
Mundu latindar eta Maghreb-eko aldaerarik jokatuena |
| Nazioarteko Damak |
10x10 20 peoi |
X |
X |
X |
|
Munduan zehar gehien jokatzen den aldaera |
| Dama Brasildarrak |
8x8 12 peoi |
X |
X |
X |
|
Nazioartekoak, baina taula-joko txikiagoarekin |
| Dama Kanadiarrak |
12x12 30 peoi |
X |
X |
X |
|
Nazioartekoak, baina taula-joko handiagoarekin |
| Dama Anglo-Amerikarrak |
8x8 12 peoi |
|
|
|
|
Arau sinpleenak |
| Dama Italiarrak |
8x8 12 peoi |
|
|
X |
X |
Harrapaketa behartuaren arau konplexuenak ditu |
| Dama Errusiarrak (Shashki) |
8x8 12 peoi |
X |
X |
|
|
Pieza batek mugimendu berean harrapatzen jarrai dezake dama batean bihurtu ondoren |
| Dama Errusiarrak (Poddavki) |
8x8 12 peoi |
X |
X |
|
|
Shashki-ren Irabazlea galtzailea da bertsioa |
| Pool Checkers |
8x8 12 peoi |
X |
X |
|
|
Nazioarteko eta Errusiarren arauen arteko konbinaketa bat |
| Dama Frisiarrak |
10x10 20 peoi |
X |
X |
X |
X |
Harrapaketetan dauden dama zoroenak |
| Dama Thailandiarrak |
8x8 8 peoi |
X |
|
|
|
Pieza gutxien dituen aldaera. Damak hegan egiten du, baina mugekin |
| Dama Turkiarrak |
8x8 16 peoi |
X |
|
X |
|
Mugimendu ortogonaleko damak |
Gora
|