Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

309 jokalari konektaturik

Dama TurkiarrakDama Turkiarrak


Jatorria

Taula-jokoa eta piezak

Peoien mugimenduak

Damen mugimenduak

Kopuruari dagokion harrapaketa derrigortua

Harrapaketetako piezen kanporaketa

Partida amaieren berezitasunak

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Dama Turkiarrak: Jokoaren argazkia

Jatorria

Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da.

Baliteke aldaera hau denen artean desberdinena izatea. Batez ere, ekialde ertaineko herrialdetan jokatzen da.

Taula-jokoa eta piezak

8x8ko taula (berdin du bi koloretako laukidun taula-jokoa izatea; gainera normalean kolore bakarreko laukidun taula-jokotan jokatzen da). 16 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren bigarren eta hirugarren lerrotako 16 laukitan kokaturik.

Peoien mugimenduak

Peoiak beti horizontal eta bertikalean mugitzen dira, hau da, aurrera edo aldetara, inoiz ez atzera, diagonalean, eta beti ere lauki bakarreko desplazamenduarekin.

Damen mugimenduak

Mugitzeko eta harrapaketak burutzeko, aurrera, atzera edo aldetara mugi daitezke, nahi adina lauki desplazatuz.

Kopuruari dagokion harrapaketa derrigortua

Jokalari batek bere txandan harrapaketak egin dezaketen pieza bat baino gehiago balu, aurkariaren pieza gehien harrapatzen dituenarekin egin beharko du harrapaketa.

Harrapaketetako piezen kanporaketa

Beste edozein dama aldaeretan gertatzen ez den bezala, turkiarretan harrapaketa sekuentzia batean zehar pieza harrapatuak taula-jokotik kanporatuak izaten dira harrapatuak izaten diren heinean. Honela, sekuentzia berean harrapatuak zeuden lauki horien gainetik beste behin ere igaro ahal izango da.

Partida amaieren berezitasunak

25 mugimendu jarraian egingo balira, peoi mugimendurik eta harrapaketarik egon gabe, partidaren emaitza berdinketatzat emango da.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Dama Turkiarrak

Informazio gehiago

Turkish Checkers

Turkish Checkers Game Turk Damasi (Dama oyunu)

Turkish Draughts Dama Club (Yahoo)

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra