Jatorria Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da. Dama klasikoen oso antzekoa den aldaera bat da. Taula-jokoa eta piezak 8x8ko taula, non eskuineko beheko aldeko laukia txuria den. 8 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren lehenengo 2 lerrotako lauki beltzetan kokaturik (pieza gutxien dituen aldaera da). Beraz, jokoa lauki beltzen gainean soilik jokatzen da.
Peoien mugimenduak Mugitu eta harrapatu soilik diagonalean eta aurreraka egin ahal dezakete eta lauki bakarra aurreratuz. Damen mugimenduak Mugitu eta harrapatzeko, bai aurreraka, bai atzeraka egin dezakete, nahi adina lauki desplazatuz diagonalean beti. "Dama jauzia" duten beste aldaerekin konparatuz, berezitasun bat dute: harrapaketa bat burutu ahal izateko, harrapatua izango den piezaren hurrengo laukia libre egon behar du, eta dama bertara jauzi egitera derrigortua egongo da. Partida amaieren berezitasunak
25 mugimendu jarraian egingo balira, peoi mugimendurik eta harrapaketarik egon gabe, partidaren emaitza berdinketatzat emango da.
Jokoa aztertu Jokatu bakarrik: Dama Thailandiarrak Gora
|