Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2452 jokalari konektaturik

Dama ItaliarrakDama Italiarrak


Jatorria

Taula-jokoa eta piezak

Peoien mugimenduak

Damen mugimenduak

Harrapaketa derrigortua

Partida amaieren berezitasunak

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Dama Italiarrak: Jokoaren argazkia

Jatorria

Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da.

Italian jokatzen den aldaera da eta bere erabilera nazioarteko aldaerarekin partekatzen du. Aldaera honek anglo-amerikarraren antza handia du, eta gainera, damen lauki bakarreko mugimenduaren ezaugarri berezia duten aldaera bakarrak dira.

Taula-jokoa eta piezak

8x8ko taula, non eskuineko beheko aldeko laukia beltza den. 12 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren lehenengo 3 lerrotako lauki ilunetan kokaturik. Beraz, jokoa lauki ilunen gainean soilik jokatzen da.

Peoien mugimenduak

Mugitu eta harrapatu soilik diagonalean eta aurreraka egin ahal dezakete eta lauki bakarra aurreratuz.

Damen mugimenduak

Mugitu eta harrapatzeko diagonalean, bai aurreraka, bai atzeraka egin dezakete, baina lauki bakarra desplazatuz. Hau da, soilik aurkariaren pieza diagonaleko ondoz-ondoko laukian badago eta honen hurrengo laukia libre badago damak egin ahal izango du harrapaketa (dama italiarrak eta angloamerikarrak dira dama jauzia ez duten aldaera bakarrak). Beraz, peoien antzera mugitu eta harrapatzen dute, baina hauek atzeraka ere egin ahal dutelarik.

Harrapaketa derrigortua

Checkers/draughts-ekin duten desberdintasunik nabarmenenak, harrapaketei lotutako arauetan aurki ditzakegu. Peoiek ezin dute inoiz damarik harrapatu. Gainera, beste aldaera batzutan bezala, erregela batzuk jarraitu behar dira harrapaketa egiteko aukera bat baino gehiago dagoenean. Ikusiko den bezala, nahiz eta dama hauek (italiarrak) antzekotasunik handiena izan checkers/draughts-ekin, azken hauek harrapaketa arauak oso sinpleak dituzten bitartean, italiarrek oso konplexuak dituzte:

  • Kopuruari dagokion harrapaketa derrigortua: harrapaketak egiteko aukera bat baino gehiago izanez gero, aurkariaren pieza kopuru gehien harrapatzen dituena aukeratu beharko da
  • Aurreko kasuan, aukera bat baino gehiagorekin gelditzen bagera, harrapatzaile bezala dama duen mugimendua aukeratuko da, peoia duena baino lehen
  • Kalitateari dagokion harrapaketa derrigortua: aurreko kasuan, aukera bat baino gehiagorekin gelditzen bagera, balio handiagoko piezak harrapatzen dituen mugimendua aukeratuko da, damak peoiak baino baliotsuagoak izanik
  • Aurreko kasuan, aukera bat baino gehiagorekin gelditzen bagera, damaren bat lehen harrapatzen duen mugimendua aukeratuko da

Partida amaieren berezitasunak

  • Harrapaketarik eta peoi mugimendurik gabe 80 mugimendu jarraian egingo balira, partida berdinketan amaitu dela esango da

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Dama Italiarrak

Informazio gehiago

Federazione Italiana Dama

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra