Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

351 jokalari konektaturik

Dama FrisiarrakDama Frisiarrak


Jatorria

Taula-jokoa eta piezak

Peoien mugimenduak

Damen mugimenduak

Harrapaketa derrigortua

Partida amaieren berezitasunak

Ludotekan jokatu

Dama Frisiarrak: Jokoaren argazkia

Jatorria

Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da.

Herbeheretako lurralde batzutan jokatutako aldaera bat da. Arau eta erregelak nazioarteko damenak bezalakoak dira bi desberdintasun nabarmenekin: harrapaketak ortogonalean egin daitezke (lerro zuzenean: aurreraka, atzeraka, ezkerreraka edo eskuineraka) diagonalean egiteaz gain, eta arau berezi batzuk daude harrapaketaren derrigortzeari dagokionez.

Taula-jokoa eta piezak

10x10eko taula, non eskuineko beheko aldeko laukia txuria den. 20 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren lehenengo 3 lerrotako lauki beltzetan kokaturik. Beraz, jokoa lauki beltzen gainean soilik jokatzen da.

Peoien mugimenduak

Aurreraka eta diagonalean mugi daitezke soilik, lauki bakarra aurreratuz, baina harrapaketak aurreraka eta baita atzeraka ere egin ditzakete. Gainera, harrapaketak bai diagonalean, baita ortogonalean ere burutu ahal dute. Peoiak damak bezala koroatuak izaten dira, mugimendua azken lerroan bukatzen dutenean bakarrik; gertatzen bada azken lerrora harrapaketak eginez iristea baina atzeranzko beste harrapaketa bat burutzeagatik berriz atzera egitea, peoia ez da koroatua izango.

Damen mugimenduak

Mugitu eta harrapatzeko, bai aurreraka, bai atzeraka egin dezakete, nahi adina lauki desplazatuz. Gainera, harrapaketetan mugimendu hauek ortogonalean egin ditzakete.

Badago ere muga-arau bat hauei dagokiena: ezin da mugitu jarraian hiru aldiz baino gehiago dama bera harrapaketarik egin gabe peoiak gelditzen zaizkizun bitartean.

Harrapaketa derrigortua

Beste aldaera batzutan bezala, erregela batzuk jarraitu behar dira harrapaketa egiteko aukera bat baino gehiago dagoenean. Dama italiarrekin batera, Frisiarrak dira arlo honetan arau konplexuenak dituztenak:

  • Kopuruari dagokion harrapaketa derrigortua: harrapaketak egiteko aukera bat baino gehiago izanez gero, aurkariaren pieza kopuru gehien harrapatzen dituena aukeratu beharko da.
  • Kalitateari dagokion harrapaketa derrigortua: aurreko kasuan, aukera bat baino gehiagorekin gelditzen bagera, balio handiagoko piezak harrapatzen dituen mugimendua aukeratuko da, damak peoiak baino baliotsuagoak izanik.
  • Aurreko kasuan, aukera bat baino gehiagorekin gelditzen bagera, harrapatzaile bezala dama duen mugimendua aukeratuko da, peoia duena baino lehen.

Partida amaieren berezitasunak

25 mugimendu jarraian egingo balira, peoi mugimendurik eta harrapaketarik egon gabe, partidaren emaitza berdinketatzat emango da.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Dama Frisiarrak

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra