Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

241 jokalari konektaturik

Dama ErrusiarrakDama Errusiarrak


Jatorria

Taula-jokoa eta piezak

Peoien mugimenduak

Damen mugimenduak

Harrapaketa derrigortua

Partida amaieren berezitasunak

Poddavki aldaera

Ludotekan jokatu

Dama Errusiarrak: Jokoaren argazkia

Jatorria

Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da.

Batez ere, dama errusiarrak (Shashki) Israelen eta sobietar errepublika ohietan jokatzen da.

Taula-jokoa eta piezak

8x8ko taula, non eskuineko beheko aldeko laukia txuria den. 12 peoi jokalariko (txuriak eta beltzak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren lehenengo 3 lerrotako lauki beltzetan kokaturik. Beraz, jokoa lauki beltzen gainean soilik jokatzen da.

Peoien mugimenduak

Nazioarteko damen oso antzekoak direla esan daiteke. Peoiak aurreraka eta diagonalean mugi daitezke soilik, lauki bakarra aurreratuz, baina harrapaketak aurreraka eta baita atzeraka ere egin dezakete. Dama errusiarrak nazioartekoekin duten desberdintasun nagusienetako zera da: peoi bat azken lerrora iristen denean bai desplazamendu mugimendu bategatik ala harrapaketaren bategatik, berehala koroatua izango da eta bere mugimendua egiten jarraituko du baina dama bezala, aukeran dauzkan harrapaketak burutu arte: beraz mugimendu berean pieza bat peoia eta ondoren dama izan daiteke.

Damen mugimenduak

Mugitu eta harrapatzeko diagonalean, baina aurreraka eta atzeraka egin dezakete eta nahi adina lauki desplazatuz.

Harrapaketa derrigortua

Dama joko guztietan bezala, jokalari batek harrapaketaren bat egiteko aukera badu burutu beharra dauka. Kasu honetan ez da derrigortzen aurkariaren pieza gehien harrapatzen dituen mugimendua aukeratzera; harrapaketa aukera bat baino gehiago izatekotan, dama errusiarretan derrigortzen da beti beste harrapaketa batetara daraman mugimendua aukeratzera. Baldintza honekin ez da zergatik pieza gehien harrapatzen dituen mugimendua aukeratuko.

Partida amaieren berezitasunak

25 mugimendu jarraian egingo balira, peoi mugimendurik eta harrapaketarik egon gabe, partidaren emaitza berdinketatzat emango da.

Poddavki aldaera

Poddavki bertsioan Shashki jokoaren arauak erabiltzen dira, baina helburua aldatuta dago: blokeatuta edo piezarik gabe gelditzen denak irabazten du.

Munduan dauden edozein dama jokoko aldaeratan jokatu daiteke helburuak aldrebes harturik, hau da, bertsio normalean irabazten duenak aldrebes denekoan galtzen du eta alderantziz. Normalean aldaera hauei ez zaie garrantzirik ematen, baina kasu honetan esan beharra dago Poddavki aldaerak arrakasta eta hedapena lortuta duela Errusian.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Dama Errusiarrak

Jokatu bakarrik: Dama errusiarrak, Poddavki aldaera: irabazlea galtzailea da

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra