Jatorria Dama jokoaren modalidade anitz existitzen dira, bakoitzak bere arau eta berezitasunekin. Ondoren, aldaera honek gainontzekoekiko dituen desberdintasunak azalduko ditugu. Guztiek amankomunean dituzten arauak kontsultatzeko, damen arau orokorren orria bisitatu beharko da. Herrialde anglosaxoietan jokaturiko aldaerarik erabiliena da (batez ere EEBB eta Erresuma Batuan) Taula-jokoa eta piezak 8x8ko taula, non eskuineko beheko aldeko laukia kolore argikoa den (normalean ilunak berdeak izan ohi dira eta argiak horiak). 20 peoi jokalariko (txuriak eta gorriak hurrenez hurren bakoitzarentzat), bakoitzaren lehenengo 3 lerrotako lauki ilunetan kokaturik. Beraz, jokoa lauki ilunen gainean soilik jokatzen da.
Peoien mugimenduak Mugitu eta harrapatu soilik diagonalean eta aurreraka egin ahal dezakete eta lauki bakarra aurreratuz. Damen mugimenduak Mugitu eta harrapatzeko diagonalean, bai aurreraka, bai atzeraka egin dezakete, baina lauki bakarra desplazatuz. Hau da, soilik aurkariaren pieza diagonaleko ondoz-ondoko laukian badago eta honen hurrengo laukia libre badago damak egin ahal izango du harrapaketa (dama italiarrak eta angloamerikarrak dira dama jauzia ez duten aldaera bakarrak). Beraz, peoien antzera mugitu eta harrapatzen dute, baina hauek atzeraka ere egin ahal dutelarik. Partida amaieren berezitasunak
Harrapaketarik eta peoi mugimendurik gabe 100 mugimendu jarraian egingo balira, partida berdinketan amaitu dela esango da.
Jokoa aztertu Jokatu bakarrik: Dama Anglo-Amerikarrak
Informazio gehiago American Checker Federation The English Draughts Association Gora
|