Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

460 jokalari konektaturik

LehendakariLehendakari


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Partida eta eskualdien hasiera

Kartak jokatu

Eskuaren amaiera

Jokoaren bukaera

Ludotekan jokatu

Lehendakari: Jokoaren argazkia

Jatorria

Lehendakaria, espainiar karta-sortarekin jokatzen den joko bat da eta comemierda izenez ere ezagutzen da. Unibertsitateetako inguruetan asko jokatzen da bertako ikasleen artean.

Joko honen jatorria ez da ezagutzen baina seguru aski unibertsitate campusen batetan asmatua izan zen, topatzen diren arau iturri guztiek ikasle garai horietan ezagutu baizuten lehendakari jokoa.

Deskribapena

40 kartako espainiar karta-sortarekin jokatzen den jokoa da, nahiz eta jokalari kopuruaren arabera bi karta-sortarekin jokatzera iritsi daitekeen.

Jokalariak 2tik hasita 10ra bitartean izan daitezke.

Ludoteka.com-en 4, 5 eta 6 jokalariren artean jokatzeko aukera eskaintzen da. 6 jokalariren kasuan 48 kartako karta-sortarekin jokatuko da.

Lehendakaria jokoan, karten balioak txikienetik handienera honako hauek dira:

  • Biko urrea
  • Gainontzeko bikoak
  • Batekoak
  • Erregeak
  • Zaldiak
  • Txankak
  • Zazpikoak
  • Seikoak
  • Bostekoak
  • Laukoak
  • Hirukoak

Helburua

Lehendakaria jokoan, esku bakoitzaren bukaeran lortzen diren postuen arabera 4 kargu ezberdin asignatuko dira: lehendakaria, lehendakariordea, kakajaleordea eta kakajalea.

Joko honen helburua, kargurik altuena edukitzea eta mantentzean datza. Hau lortzeko, jokalari bakoitza gainontzeko jokalariak baino lehenago kartarik gabe geratzen saiatuko da. Kartarik gabe geratzen den lehenengoa lehendakaria izango da, ondorengoa lehendakariordea, azkenaurrekoa kakajaleordea eta azkena kakajalea.

Ludoteka.com-en joko honen partidako helburua ahalik eta puntu gehien lortzea da, aurrerago azaltzen den puntuazio sisteman oinarrituz.

Jokoaren garapena

Partida eta eskualdien hasiera

Zozketaz aukeratuko da nor izango den lehenengo karta-banatzailea. Jokoari hasiera emango dio eta era berean esku izango da, bere eskuartean hiruko urrea karta duena. Gainontzeko eskuetan karta-banatzailea eta jokoari hasiera emango diona, aurreko eskuan kakajale kargua lortu duena izango da.

Esku bakoitzean kartak banatzen dituenak karta-sorta bere ezkerrean dagoen jokalariari mozteko emango dio, eta jarraian karta guztiak banatuko ditu jokalari guztien artean banaka-banaka eta ezkerretik eskuinera.

Behin kartak banaturik daudenean, kakajaleak bere bi kartarik onenak lehendakariari emango dizkio, eta ordainez azken honek ematen dizkion edozein bi jasoko ditu. Lehendakariordeak eragiketa berdina egingo du kakajaleordearekin, baina karta bakar bateko trukea eginez. Aurreneko eskuan ez dira karta truke hauek burutuko, oraindik ez baitira kargu hauek asignatu.

Esku bakoitza baza ezberdinez osatzen da. Kakajaleak bazari hasiera ematen dio; ondorengo bazatan, aurrekoan azkeneko karta tiraldia burutu duen jokalaria izango da baza berriari hasiera emango diona, kartarik gabe geratu ez bada behintzat, eta azken hau gertatzen denean, honen eskuinean dagoen jokalaria izango da baza irekiko duena.

Kartak jokatu

Baza bakoitzean, lehenengo jaurtialdia egin behar duenak, balio bereko karta bat, bi, hiru edo lau botako ditu tapete gainera buruz gora.

Ondoren, gainontzeko jokalariak ezkerretik eskuinerako ordenean bi aukera dituzte: paso egin, aurkariei azalduz paso esanez, edo bestela balio handiagoko karta kopuru bera tapetera botatzea.

Salbuespen bezala, biko urrea edozein momentutan erabili daiteke, baza horretan jokatzen ari den karta kopuru bera botatzeko obligazioa saihestuz.

Eskuaren amaiera

Jokalari guztiek paso egiten dutenean baza amaitutzat ematen da eta txanda berriz azkeneko tiraldia burutu duenari bueltatzen zaio, honek baza berri bati hasiera eman diezaion.

Kartarik gabe jokalari bakar bat geratu arte behar adina baza jokatuko dira, eta une horretan eskua bukatutzat emango da.

Ludoteka.com-en partida mailan sailkapen bat izateko helburuarekin, esku bakoitzaren ondoren jokalari bakoitzak puntu kopuru bat jasoko du lortutako karguaren araberakoa:

  • Lehendakariak 2 puntu jasoko ditu; 5 edo 6 jokolari baldin badira, 3 puntu.
  • Lehendakariordeak puntu 1 jasoko du; 5 edo 6 jokolari baldin badira, 2 puntu.
  • Kakajaleordeak 0 puntu jasoko du.
  • Kakajaleak -1 puntu jasoko ditu.
  • 5 edo 6 jokalari jokatzekotan, tartean geratzen diren postuan geratzen direnak puntu 1 jasoko dute.

Esku bakoitzaren balioa, 3 eskutik behin handitzen den faktore batez bidertzen joango da: 4garren eskutik aurrera puntuazioa bikoitza izango da, 7garrenetik aurrera hirukoitza eta 10garrenetik aurrera laukoitza.

Jokoaren bukaera

Bi modu bereiz daitezke partidak jokatzeko orduan: esku kopuru finko batetara jokatzen diren partidak, eta puntuazio zehatz bat lortzeko helburuarekin jokatzen direnak.

Berdinketaren kasuan, esku bat gehiago jokatuko da.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Lehendakari

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra