Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

352 jokalari konektaturik

ChaturangaChaturanga


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Mugimenduak

Harrapaketak

Promozio

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Chaturanga: Jokoaren argazkia

Jatorria

Joko hau gaur egungo xakearen aitzinekoa da. Ikertzaile batzuek txinako eta japoniako xakeen aitzinekotzat jotzen dute ere. Bere historiari buruzko informazioa miatu nahi baduzu, orri honen erdarazko bertsioa eta aholkatutako loturak aztertu ditzakezu.

Dirudienez, Chaturanga Indian jaio zen, eta aurkitutako lehengo aipamenak k.a. 4. mendekoak dira.

Chaturangaren lehenengo aldaerak oso ezberdinak ziren, lau pertsonek hartzen baitzuten parte eta dadoak erabiltzen baitziren erabakitzeko zein pieza mugitu behar zen.

Jokoa zabaldu zen Europara Pertsiatik eta Arabiar herrietatik, azkenik xake bihurtuta.

Deskribapena

Hemen eskainitako eta deskribatutako bertsioa berriena da; hortaz, bere arauak eta gaur egungo xakearenak nahiko antzekoak dira.

Antzekotasun hori dela eta, batez ere xakearekiko desberdintasunak aipatuko dira Chaturangaren arauak azaltzeko.

Xakean bezala, taulak 8 lerro eta zutabe ditu, baina denak kolore berekoak dira.

Xakean bezala, jokalariek 16na fitxa dituzte (batek txuriak edo berdeak, bestea gorriak); xakean bezala ere kokatzen dira, desberdintasun hauek kenduta:

  • Alfilen ordez, elefanteak erabiltzen dira
  • Erreginaren ordez, kontseilari edo bisir bat
  • Xakean bezala, erregea eta kontseilaria lehenengo ilaran kokatzen dira, erdiko laukietan; baina Chaturangan kontseilaria beti erregearen ezkerrera kokatzen da

Helburua

Xakean bezala, Chaturangan helburua xake mate ematea da. Erregea itota suertatzen denean aldiz, itotzen duenak partida galtzen du (xakean berdinketa izaten da).

Jokoaren garapena

Xakean bezala jokatzen da: pieza txuriak (edo berdeak) hasten dira eta jokalariek txandaka mugitzen dute. Chaturanga jokoak dituen ezaugarri bereziak hauek dira:

Mugimenduak

  • Peoia: xakean bezala, lauki bat aurrera daiteke bertikalean, eta harrapatzeko digonalean aurrera mugitzen da. Bere lehenengo mugimenduan ordea ezin dute bi lauki batera aurreratu
  • Dorrea: xakean bezala, berticalean eta horizontalean mugi daiteke, gainontzeko fitxen gainetik salto egin gabe
  • Zaldia: xakean bezala, L forma eginez mugitzen dira edozein norabidetan, eta gainontzeko fitxen gainetik egin dezakete salto
  • Elefantea: diagonalean mugitzen dira, aurrera edo atzera, beti bi lauki; salto egin dezakete beste fitxa baten gainetik
  • Kontseilaria: lauki bat mugi daiteke diagonalean, aurrera edo atzera
  • Erregea edo Rajah: xakean bezala mugitzen da, lauki bat edozein norabidetan. Gainera, mugimendu bat egin dezake, partida osoan, zaldia izango balitz bezala; mugimendu hori ezin du egin aurkariak xake eman dionean

Harrapaketak

Harrapaketak xakean bezala gertatzen dira: aurkariaren pieza dagoen lauki batean jartzen da pieza, eta aurkariaren pieza hori taulatik ateratzen da.

Promozio

Xakean bezala, peoiak koroatzen dira azken ilerara (lehenengoa aurkariarentzat) iristerakoan. Chaturangan, xakean ez bezala, peoiaren jabeak ezin du aukeratu peoia ordezkatuko duen pieza; partidaren hasieran peoia iritsi den laukian zegoen pieza mota baten truke aldatu behar du. Gainera, sartutako pieza harrapatuen artetik hartu behar da; hau da, ezin dira aldi berean kolore bereko hiru dorre, hiru zaldi, hiru elefante edo bi bisir jarri taularen gainean. Koroatzeko aukerarik ez duten peoiak taulan gelditzen dira, baina ezin dira berriro mugitu.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: chaturanga

Informazio gehiago

Another view on Chess

Chess Variants

The chess Page

Acanomas: Shaturanga

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra