Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1920 jokalari konektaturik

CephalopodCephalopod


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Cephalopod: Jokoaren argazkia

Jatorria

Cephalopod Mark Steere-k 2006 urtean asmatutako taula-joko bat da.

Deskribapena

5x5 laukitxotako taula-joko batean jokatzen da bi jokalariren artean, bata besteare aurka lehiatzen direlarik. Badago 3x5 tamainako taulan jokatzeko aukera ere, partidaren iraupena askoz laburragoak direlarik.

Jokalari bakoitzak kolore bateko dadoak erabiltzen ditu (Ludotekan beltzak eta txuriak), eta libre dauden laukitxoak kokatzen joango dira.

Helburua

Jokoaren helburua, taula jokoa betetzen den unean aurkariak baino dado gehiago ipinita edukitzea da.

Jokoaren garapena

Mugimenduak txandaka egiten dira; mugimendu bakoitzean dado bakar bat ipintzen da taulan libre dagoen laukitxo batean.

Dadoa ipintzen den laukitxoaren ondoz-ondoko laukitxoetan dadoak ipinita badaude, hauek harrapatuak izango dira ondoko kasuetan:

  • Ondoz-ondoko laukitxoetan (bertikaletan eta horizontaletan, baina ez diagonaletan) bi dado baino gutxiago baldin badaude ez da harrapaketarik burutuko, eta ipinitako dadoak 1 balioa izango du.
  • Ondoz-ondoko laukitxoetan bi dado baldin badaude eta hauen balioen batura 7 baino txikiagoa bada, dado hauek taulatik kanporatuko dira eta ipinitakoaren balioa kanporatutakoen batura izango da.
  • Hiru ala lau baldin badaude, jokalariak zeintzuk harrapatu nahi dituen adieraziko du, baina beti bi baino gehiago aukeratuz eta hauen batura 7 baino txikiagoa delarik.
  • Nahiz eta ondoz-ondoko laukitxoetan bi dado baino gehiago egon, balio txikienak dituzten bi dadoen batura 6 baino handiagoa bada, ez dago harrapaketarik burutzeko aukerarik. Kasu honetan dadoa 1 balioarekin ipintzen da.

Harrapatutako dadoak norberarenak ala aurkariarenak izan daitezke, eta dagokionari itzultzen zaizkio berriz ere erabili ahal izateko.

Debekatuta dago paso egitea.

Taula-jokoan laukitxo librerik geratzen ez denean jokoa amaitzen da. Laukitxo kopurua bakoitia denez, ez da posible berdinketarik gertatzea.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: cephalopod

Informazio gehiago

BoardGameGeek - Cephalopod

Cephalopod rules by Mark Steere

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra