Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1257 jokalari konektaturik

ButifarraButifarra


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Contro, Recontro eta San Vicenç

Kartak jokatu

Puntuazioa

Jokoaren bukaera

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Butifarra: Jokoaren argazkia

Jatorria

Butifarra, Katalunian jokatzen den karta jokorik ezagunena dela esan daiteke. Tutearen antzera, bazatan oinarritutako joko bat da.

Deskribapena

48 kartatako espainiar karta-sortarekin jokatzen da.

Bikoteka lau pertsonen artean jokatzeko jokoa da.

Helburua

Jokoaren helburu orokorra, bazatan jasotako kartekin lortzen diren puntu kopurua ahalik eta handiena izatea da, puntu hauek batuz aurkariak baino lehenago 100 puntuen muga gainditzeko. Horretarako, ahalik eta baza gehien eramaten saiatu beharko da, bereziki puntu asko biltzen dituzten bazak. Karta bakoitzaren balioak honako hauek dira: Bederatzi (5 puntu), Batekoa (4 puntu), Erregea (3 puntu), Zaldia (2 puntu) eta Txanka (puntu 1). Gainontzeko kartek ez dute balio puntuagarririk.

Baza bakoitzeko karta garailea zein den jakiteko, palo bereko karten artean dagoen hierarkia bat dago, eta honako hau da balio handienetik txikienera: Bederatzi (Manila), Batekoa, Erregea, Zaldia, Txanka, Zortzikoa, Zazpikoa, Seikoa, Bostekoa, Laukoa, Hirukoa eta Bikoa. Era berean, paloen arteko hierarkia bat badago: baliorik handieneko paloa triunfoa da (esku bakoitzean aldatzen da), bigarrena baza ireki duen kartaren paloa izango da (baza bakoitzean aldatzen da), eta azkenik gainontzeko bi paloak egongo dira.

Jokoaren garapena

Partida eta esku bakoitzaren hasiera

Esku bakoitzean karta banatzaileak bere ezkerrean duen jokalariari karta sorta ebakitzeko emango dio eta jarraian banaka-banaka eta ezkerretik eskuinera sortako karta guztiak banatuko ditu jokalarien artean.

Kartak banatzearekin bukatu ondoren, bere kartak begiratuko ditu eta ondorengo aukeren artean bat hartu beharko du:

  • Triunfoko paloa aukeratu.
  • Butifarra izatea aukeratu ahal izango du; honek esan nahi du, esku horretan ez dela triunfoko palorik egongo.
  • Hirugarren aukera bezala, erabakia bere bikoteari igaroko dio, eta honek derrigorrez trinfoko paloren bat eta Butifarraren artean aukeratu beharko du.

Triunfoko palo bezala Butifarra aukeratu bada, eskua irabazten duen bikoteak lortutako puntuen bikoitza jasoko du.

Contro, Recontro eta San Vicenç

Triunfoko paloa aukeratu eta gero, jokalariek erabaki ahal izango dute ea 2, 4, edo 8gatik biderkatu nahi dituzten eskuaren bikote garaileak lortzen dituen puntuak. Paloa aukeratu ez duen bikoteko edozeinek kartak jokatzen hasi baino lehen contro esaten badu, puntuak 2gatik bidertuko dira (4gatik triunfoa butifarra baldin bada). Contro egiten badute, hauen aurkariek recontro esateko aukera dute; kasu honetan puntuak berriz ere bikoiztuko dira.

Triunfoa butifarra ez den kasuan, contro esan duen bikoteak recontro-ri erantzun ahal izango dio San Vicenç esanez, puntuak kasu honetan 8gatik bidertuz.

Kartak jokatu

Esku dagoenak bere eskuarteko karta bat botako du tapetera (berak nahi duena) eta besteek, ezkerretik eskuinerako ordenean, berdina egingo dute beste karta bat tapetera botaz, ondorengo arauak jarraituz:

  • Paloa jarraitu eta garaitzearen derrigortzea: jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango balu, palo horretako kartaren bat botatzera derrigortua egongo da (tutearen jokoan ekintza honi ASISTIR deritzo), eta gainera, palo bereko karta horrekin, tapetean dauden bazako beste kartak garaitzerik izango balu, honetara ere derrigortua egongo litzateke (tutearen jokoan ekintza honi MONTAR deritzo).
  • Fallo egitearen derrigortzea: jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango ez balu (ASISTIR ekintza burutu ezin badu), fallo egitera derrigortua egongo da, hau da, triunfoaren paloko karta bat bota beharko du (tutearen jokoan ekintza honi FALLAR deritzo), tapetearen gainekoak garaitzerik baldin badu.
  • Baza bikotearena baldin bada, ez dago fallo egiteko eta garaitzeko derrigortasunik; soilik hasierako paloari jarraitu beharko zaio. Azken hau Giñote jokoa Tutearengatik desberdintzen duen berezitasun nagusietako bat da.
  • Jokalari bat bere txandan, baza ireki duen kartaren paloko kartarik izango ez balu, ezta tapetearen gainekoak garaitzen dituen kartaren batekin fallo egiteko ere, nahi duen karta botatzeko aukera izango du.
  • Balio handieneko karta bota duen jokalariak baza eramango du (aurretik aipatutako hierarkia kontutan hartuz).
  • Esku bereko ondorengo bazetan, azkeneko baza eraman duen jokalaria izango da hurrengo bazari hasiera emango diona lehenengo karta tapetera botatzen.

Jokalari batek baza eramateko balio ez duen karta bat bota behar duenean, muga batzuk aplikatu daitezke, beti eskuan balio handieneko kartekin geratzera behartuz, eta honela aurkariak engainatzeko aukerarik eman gabe. Era honetan jokatzeari Modu derrigortua deritzaio eta honela labur daiteke:

  • Bere bikotea ez badoa baza irabazten, honek bazako paloko kartarik baxuena botako du.
  • Bere bikotea baza irabazten badoa, bazako palo berdineko baliorik gabeko kartarik txikiena edo bazako palokoa den eta balioa duen edozein karta botako du.
  • Bere bikoteak oraindik jokatu ez badu: palo bereko karta bat botatzekotan, guztien artean txikiena botako du; paloko bereko kartarik bota ezin duenean, balioa duen edozein karta bota dezake, edo bestela aukeratutako paloko kartarik txikiena.

Puntuazioa

Esku bateko baza guztiak jokatu eta gero, esku horretan jokalari bakoitzak irabazitako bazetan bildutako puntu guztiak zenbatuko dira.

Tantoak bikoteka gehitutakoak izango dira.

Aurretik azaldu den bezala, karta bakoitzaren balioa honako hau da:

  • Bederatzi: 5 puntu
  • Batekoa: 4 puntu
  • Erregea: 3 puntu
  • Zaldia: 2 puntu
  • Txanka: puntu 1

Lortutako baza bakoitzagatik ere puntu bat zenbatuko da.

Beraz, esku bakoitzean guztira 72 puntu daude jokoan. Esku horretan puntu gehien lortzen dituen bikoteak partidaren puntuaketari batuko dizkio 36tik aurrera soberan geratzen zaizkionak, dagokion faktoreagatik (2, 4 edo 8) bidertuz.

Jokoaren bukaera

100 puntu gainditzera iristen den lehen bikotea izango da partidaren irabazlea. Ludotekan 50 puntutara ere joka daiteke.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Butifarra

Informazio gehiago

Butinet

Pagat - Botifarra

Wikipedia - Juego de la Botifarra

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra