Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

501 jokalari konektaturik

BriskaBriska


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Partida eta eskualdien hasiera

Kartak jokatu

Altxaldiak eramatea

Puntuazioa

Karta aldaketa

Jokoaren bukaera

Bikotekako aldaera

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Briska: Jokoaren argazkia

Deskribapena

40ko espainiar karta-sorta erabiltzen duen jokoa da.

Briska jokoa Tute karta jokoaren familiakoa da. Hauetan, helburu bezala ahal den baza gehien irabazten joatea da, karta palo bat triunfo edo beste paloak baino balio handiagokoa izanik.

Briskan, jokoaren mahaiaren inguruan jokatuko duten jokalari kopurua aldakorra izaten da, eta normalean 2, 3 edo 4 jokalarik hartzen dute parte, azken kopuru honen kasuan bikoteka jokatzeko aukera izanik.

Hemen eskaintzen den bertsioan 2, 3 edo 4 jokalarik jokatzeko aukera ematen da

Jokoaren hasieran jokalariek erabakitzen dute partida irabazteko bakoitzak irabazi beharreko esku kopurua. Beraz partidaren muga aldakorra dela eta, iraupen aldakorreko joko bat dela esan daiteke. Orokorrean, iraupen ertaineko partidetara eraman dezaketen mugak ezarri ohi dira, bere familiko beste jokoak baino laburragoak izanik.

Ludoteka.com-eko jokoaren bertsioan partidaren iraupenari dagokionez 3 muga ezberdin daude aukeran: 1, 3 edo 6 esku irabaztera

Hiru jokalariko partidetan bikoak ez dira erabiltzen, jokoan erabiltzen diren karta kopurua hiruren multiploa izan dadin.

Helburua

Jokoaren helburu orokorra, hasieran hitzartutako mugara iristeko behar diren esku kopurua irabaztean datza (beste jokalariek baino lehenago, noski). Esku bakoitza irabazteko aldiz, ahalik eta puntu gehien lortu behar dira, baza bakoitzean jasotzen diren kartek dauzkaten puntuak batuz; beraz, ahalik eta baza kopuru gehien irabazten saiatu behar da, baina puntu askoko kartak dituzten bazak batez ere.

Jokoaren garapena

Partida eta eskualdien hasiera

Zozketaz erabakitzen da kartak hasieran nork banatuko dituen; bere eskuinean dagoena esku izango da.

Jokaldi bakoitzean banatzen duenak bere ezkerrekoari ematen dio karta-sorta mozteko, eta behar diren kartak banatzen ditu bere eskuinetik hasita; banaketa bukatzeko, beste karta bat uzten du ikusgai sorta gainean; karta horrek triunfoa zein izango den adierazten du.

Esku bakoitza baza kopuru batetaz osaturik dago eta hau zehazki lor daiteke karta-sortako karta kopurua jokalariarenarekin zatitzen badugu. Beraz, baza bat jokalari bakoitzak bere txandan jaurtitako kartarekin osaturik dago. Baza bat burutzen den bakoitzean, bere irabazlea izango da baza osatzen duten kartak jasoko dituena.

Kartak jokatu

Esku dagoenak bere karta bat jaurtiko du tapetearen erdigunera (berak nahi duena), eta besteek, ezkerretik eskuinerako ordenean, berdina egingo dute, bota behar duten kartaren aukeraketan inongo arau eta erregelarik jarraitu behar izan gabe.

Altxaldiak eramatea

Altxaldia triunfo baliotsuena botatzen duen jokalariak lortzen du, eta tapete gainean triunforik izan ezean, altxaldia ireki edo hasi duen kartaren palo bereko kartarik baliotsuena botatzen duenarentzat izaten da.

Palo bereko karten artean dagoen hierarkia honako hau da, handienetik txikienera: Batekoa, Hirukoa, Erregea, Zaldia, Txanka, Zazpikoa, Seikoa, Bostekoa, Laukoa eta Bikoa.

Eskualdi berean, hurrengo altxaldietan gauza bera errepikatzen da, kontutan harturik altxaldi bakoitzeko lehenengo karta aurreko altxaldia eramaten duenak botatzen duela.

Baza berri bat hasteko kartak bota aurretik, jokalari guztiek karta bana hartuko dute karta-sortaren goiko aldetik, baza irabazi duenetik hasita, uneoro hiru karta eskutan izan dezaten. Eskua aurrera doan neurrian, sortako kartak bukatzen doaz; sorta bukatu araziko duen bazan, sortara karta jasotzera doan azkenak ez du kartarik izango eta triunfoko paloa markatzen duen karta hartuko du. Ondorengo (eskuko azkeneko) hiru bazatan, eskutako hiru kartekin soilik jokatuko da, kartak inondik jaso gabe (azkenaurrekoan bi karta izanik eta azkenekoan bakarra)

Puntuazioa

Esku bateko baza guztiak jokatu eta gero, esku horretan jokalari bakoitzak bazetan bildutako puntu guztiak batuko dira.

Karta bakoitzaren balioa honako hau da: Batekoa (11 puntu), Hirukoa (10 puntu), Erregea (4 puntu), Zaldia (3 puntu), Txanka (2 puntu). Aipatu gabe gelditu diren beste kartek ez dute balio puntuagarririk. Karta-sortak guztira biltzen duen puntu kopurua 120koa da.

Esku batean puntu gehien lortzen dituen jokalaria izango da esku horren irabazlea. Puntu-berdinketaren kasuan, bertan parte hartzen duten jokalariak hartuko dira irabazle bezala.

Karta aldaketa

Jokoan zehar jokalari batek bere eskuan triunfoko 7a baldin badu, triunfoa adierazten duen kartagatik aldatu ahal izango du, azken hau Batekoa, Hirukoa, Erregea, Zaldia edo Txanka bada. Aldaketa hau, baza bat irabazi ondoren eta sortatik hartzen den karta jaso aurretik egin ahal izango da. Aldaketa hau bera aurretik aipaturiko arau eta muga berdinak jarraituz burutu ahal izango da, jokalariren batek triunfo den paloko 2a izango balu eta triunfoa adierazten duen karta Zazpikoa, Seikoa, Bostekoa edo Laukoa izango balitz.

Karta aldaketa burutzeko, triunfoa adierazten duen kartaren gainean sakatu beharko da, eta aldaketa posible den unean programak automatikoki egingo du.

Jokoaren bukaera

Jokalariren batek, hasieran erabakitako esku kopuru adina irabaziko balitu partida amaitutzat emango litzateke. Aldi berean, aipatutako kopurura jokalari bat baino gehiago iritsiko balira, partidak normal jarraituko luke, irabazle berdinketa apurtuko duen edozein jokalari besteen gainetik gailendu arte.

Bikotekako aldaera

4 jokalarik parte hartzen dutenean bikoteka jokatzeko aukera dago. Horrela denean, bikoteko jokalariak ez dira jarraian jarriko, txandaka baizik.

Bakarka jokatzen deneko arau berak aplikatuko dira, kontutan hartuz, bikoteko jokalarien tantoak gehituz erabakiko dela zein den esku horretako bikote irabazlea.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: briska

Jokatu bakarrik: briska bikoteka

Informazio gehiago

Acanomas: Brisca

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra