Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

240 jokalari konektaturik

BreakthroughBreakthrough


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Ludotekan jokatu

Breakthrough: Jokoaren argazkia

Jatorria

Dan Troyka-k 2000. urtean asmaturiko jokoa da. About Board Games, Abstract Games Magazine eta Strategy Gaming SocietyAnnual erakundeek antolatutako Game Design Competition lehiaketaren lehenengo edizioan saritua izan zen joko hau. Lehiaketa honetarako gaia, 8x8 dimentsioko taulak zituzten jokoak izan ziren.

Deskribapena

Normalean 8x8koa den dama-taula batetan jokatu ohi da, baina tamaina ezberdineko taula jokoak erabili daitezke. Jokalari bakoitzak 16 peoi ditu (batek txuriak eta besteak beltzak) bere kokalekutik gertuen dauden lehenengo 2 ilaratan ipinita.
8x8koa ez den taula joko bat erabiliz gero, peoien kopurua ere taularen tamainari egokituko zaio, kokapenerako aurretik aipatutako erizpide berdina jarraitzen delarik.

Helburua

Bere kokalekutik urrutien dagoen ilarara peoi batekin iristea lortzen duen jokalaria izango da irabazlea.

Jokoaren garapena

Fitxa txuriak dituenak emango dio hasiera partidari mugimendu bat burutuz, eta mugimendu bakoitzaren ondoren txanda beste jokalariari emango dio.

Mugimendua modu bertikalean ala diagonalean burutuko da beti, laukitxo bat aurrera desplazatuz.

Harrapaketak burutzeko, peoiak modu berean mugitzen dira, harrapatu den peoiaren kokalekua okupatuz, baina kasu honetan mugimenduak diagonalean bakarrik egin ahal izango dira.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Breakthrough

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra