Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2819 jokalari konektaturik

BarrikadaBarrikada


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Mugimenduak burutu

Jokoaren bukaera

Ludotekan jokatu

Barrikada: Jokoaren argazkia

Jatorria

Uste denez Barrikada XVIII mende amaieran asmatutako joko bat da. Nahiz eta joko honen aldaera ezberdinak egon, nagusiki taula jokoari dagokionez, zabalduena eta ezagunena Ravensburger-ek 1960an Alemanian argitaratutakoa da Das Malefiz izenarekin. Honek bere garaian arrakasta handia lortu zuen oso ezaguna egin zelarik.

Joko hau formatu ezberdinetan argitaratua izan da, pieza bezala bola txikiak erabiliz hauek egurrezko taula joko baten zulotxoetan kokatzen direlarik, edo fitxak kartoizko taula jokoaren laukitxoetan ipiniz.

Deskribapena

Lasterketa joko bat da eta bere garapena taula joko baten gainean garatzen da; adibide bezala ikusi ondorengo irudia.

Dado bat eta kolore bereko 5 fitxatako 4 talde erabiltzen dira. Talde hauetako bakoitza bere hasiera puntutik (taula jokoaren beheko aldean) hasiko da jokatzen.

2 edo 4 jokalarik hartu dezakete parte barrikada jokoan. 2 jokalarik parte hartzen dutenean, bakoitzak jarraian ez dauden bi kolorerekin jokatuko dute (gorri eta horiak, urdin eta berdeen aurka). 4 jokalari direnean, bakoitzak kolore bat hartuko du, eta kasu honetan bakarka edo bikoteka jokatu ahal izango dute.

Koloretako 20 fitxa horiez gain, badira beste 11 fitxa txuri, barrikada izena dutenak. Hauek ez dira inongo jokalarirenak, eta partida hasten dute posizio finko batzuetan, irudian adierazten den bezala.

Helburua

Barrikada jokoaren helburua, taula jokoko punturik goreneko posizioa lortzea da piezaren batekin.

Jokoaren garapena

Dado jaurtiketen bidez erabakiko da zein jokalari izango den jokoari hasiera emango diona. Une horretatik aurrera mugimenduak txandaka burutuko dira jokalari guztien artean.
Jokalari batek bere txanda denean dadoa jaurtiko du eta bere piezetako batekin mugimendu bat burutuko du, dadoan ateratako posizio kopuru adina desplazatuz.

  • Mugimendua edozein norabidetan burutu daiteke, baina inoiz mugimendu berean bi aldiz posizio beretik igaro gabe.
  • Piezak posible du bere eta aurkarien piezen gainetik igaro.
  • Piezak ezin du barrikaden gainetik igaro.
  • Piezak ezin du bere mugimendua amaitu bere kolore bereko pieza baten posizioan.
  • Piezak mugimendua bukatu dezake kolore ezberdineko pieza batek okupatzen duen posizioan. Kasu honetan azken hau harrapatua izango da eta bere hasierako posiziora itzuliko da.
  • Piezak mugimendua bukatu dezake barrikada batek okupatzen duen posizioan. Kasu honetan jokalariak barrikada hau taula jokoan libre dagoen eta berak aukeratzen duen beste edozein posizioan kokatuko du, ibilbideko aurreneko ilara eta azkeneko posizioan izan ezik.

Mugimenduak burutu

Fitxak leku ezberdinetara mugitzeko aukera dagoenez, egin behar den mugimenduaren zehaztapena konplikatzen du; errazteko eta jokoaren garapena dinamikoagoa izateko, programak mugimendua markatzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditu:

  • Fitxaren batek mugimendu bakar bat egiteko aukera duenean (gainontzeko bideak itxita daudelako) nahikoa izango da fitxaren gainean klik egitea.
  • Lauki zehatz batera fitxa bakar batekin iritsi badaiteke, nahikoa izango da lauki horretan klik egitea; orokorrean, hau izango mugimendua burutzeko metodorik azkarrena, nahiz eta batzutan kontuz ibili behar, mugitu nahi den fitxarekin konfunditzeko aukera egon daitekeelako.
  • Nahi izanez gero, fitxa arrastaka eraman ahal izango dugu ere aukeratu dugun helburu laukiraino.

Jokoaren bukaera

Ibilbideko azken posiziora pieza batekin iristen den lehen jokalaria izango da partidaren irabazlea.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: barrikada

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra