Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

562 jokalari konektaturik

Bagh ChalBagh Chal


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Ludotekan jokatu

Bagh Chal: Jokoaren argazkia

Jatorria

Bagh Chal, bere jatorria Asia hegoaldean duen joko tradizional bat da; gaur egun oraindik Nepalen asko jokatzen da. Ehiza joko interesgarrienetariko bat da (ehiza jokoak, helburu desberdinak dituzten bi indar desorekatuak lehiatzen dituzten jokoak dira, gainera, animaliak sinbolizatzen dituzten piezak izanik). Bagh Chal espresioak, nepalieraz tigreak mugitu esan nahi du gutxi gorabehera.

Deskribapena

Bi talde lehiatzen dira; batek, bestearen 20 ahuntzak harrapatzen saiatzen diren 4 tigre ditu, eta ahuntzak bitartean, tigreei mugitzen ez uzten saiatuko dira. Animali hauek adierazten dituzten figurarik ez dagoenean, tigreentzako pieza beltzak eta ahuntzentzako txuriak erabili izan ohi dira.

Jokoa, 5 lerro bertikal eta horizontalez osaturiko taula lauki bateko 25 ebakipuntuetan garatzen da. Taularen itxura honako hau da:

Piezen mugimenduak, taulan marrazturik dauden marrak jarraituz burutuko dira.

Helburua

Indar desorekatuen arteko joko bat izanik, alderdi bakoitzak helburu desberdin bat bilatzen dute:

  • Irabazteko, ahuntzen taldeak lau tigreak inguratu behar ditu, hauek guztiak mugimendu posiblerik gabe gelditu arte. Ondoren azaltzen dira mugimenduak egiteko jarraitzen diren arauak.
  • Tigreen taldeak garaipena lortuko du, 5 ahuntza harrapatzea lortzen badu.
    Batzutan, esan ohi da helburua ahuntza guztiak harrapatzea dela, baina hau ia ezinezkoa bihurtzen da praktikan, partida alperrik luzatuz.

Jokoaren garapena

Jokoaren hasieran, piezak honela daude kokaturik:

  • 20 ahuntzak taularen kanpoan kokatzen dira.
  • 4 tigreak izkinetan kokatzen dira.

Bi jokalariek, mugimenduak txandaka burutuko dituzte, jokoari ahuntzaren taldeak hasiera emanez. Talde honen ekintzen arabera, jokoa bi faseetan bereiz dezakegu:

  • 20 ahuntzak taulan egon arte, mugimendu posible bakarra kokatu gabeko ahuntz bat libre dagoen ebakipuntu batean ipintzea da.
  • Behin 20ak jarrita daudenean, ahuntza aldameneko ebakipuntuetarako batera mugitu ahal izango da, marra batez loturik dagoen bitartean.

Tigreek, partida osoaren zehar, bi mugimendu mota burutu dezakete:

  • Ahuntzen antzera, taulako marretatik mugi daitezke, beti ere aldameneko ebakipunturen batera.
  • Gainera, ahuntza batengatik okupaturik dagoen aldameneko ebakipuntu baten gainetik lerro zuzenean jauzi eginez harrapaketak egin ditzakete. Jauziaren mugimendua, ahuntzagatik okupaturiko ebakipuntuaren aldameneko ebakipuntuan bukatuko da.

Jokoaren dinamika dela eta, bigarren fasean gerta daiteke partidaren bukaerara iristea oztopatzen duten mugimendu ziklikoak errepikatzen egotea bi taldeak. Hau batez ere, ahuntzen defentsa baliabide izan daiteke. Egoera hau saihesteko, erregela gehigarri bat eransten da:

  • Behin ahuntza guztiak jarrita daudelarik, ezingo da aurretik taulan egondako piezen egoerarik errepikatzea bultzatuko lukeen inolako mugimendurik egin.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Bagh Chal

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra