Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

243 jokalari konektaturik

BackgammonBackgammon


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Mugimenduak

Dobleak

Harrapatutako piezak

Paso egin

Jokoaren bukaera

Apustuak eta partidaren bukaera

Nola jokatu Ludotekan

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Backgammon: Jokoaren argazkia

Jatorria

Ezagutzen diren taula joko zaharrenetariko bat da. Badirudi Mesopotamian orain dela 5000 urte inguru duela bere jatorria. Bestela ere, jokoaren idatzitako lehen arautegia XIII. mendekoak dira, Alfonso X. jokoen liburuan.

Deskribapena

Backgammon jokoan bi jokalari lehiatzen dira, hiruki luze itxurako jokalekuez osatuta dauden lau koadranteetan (6 hiruki koadrante bakoitzean), irudian ikus daitekeen bezala. Taula jokoa bitan zatiturik dago luzetara, barra izeneko zona batez.

Jokalari bakoitzak 15 piezarekin jokatzen du, aurkariaren piezen kolorearen desberdinak, eta irudian azaltzen den egoeran lekuturik hasten dute partida.

Helburua

Piezak aurkariak baino lehenago taula jokotik ateratzean datza lasterketa-joko honen helburua. Horretarako, bakoitzaren fitxak aurretik aipatutako hirukietatik igarotzen den ibilbide bat burutu behar dute, batarenak erlojuaren orratzen zentzuan eta bestearenak kontrakoan, bien ibilbideak elkar gurutzatuz.

Normalean, aurretik erabakitako garaipen kopurua lortu arte behar diren joko kopurua jokatzen dira.

Jokoaren garapena

Jokoaren hasiera

Jokalariak parez-pare kokatzen dira taula jokoa bien artean dutelarik, eta taula erdibitzen duen barrak ezkerrean eta eskuinean bi zati bereizten dituelarik bakoitzarentzat.

Jokalari bakoitzak bi dado ditu, baina lehen tiraldian bakoitzak bakar bat soilik jaurtiko du salbuespen bezala. Baliorik handiena lortzen duena izango da jokoari hasiera emango diona, bere fitxak jaurti diren bi dadoen balioekin (jokalari bakoitzak bat) mugituz.

Hortik aurrera, txandaka burutuko dituzte bakoitzak bere mugimenduak.

Mugimenduak

Lehenengo jaurtiketan ezik, txanda bakoitzean jokalari bakoitzak bere bi dadoak jaurtiko ditu eta beraietan azaldutako jokaleku kopurua mugituko ditu bere fitxak. Bi pieza mugitu ditzake (dado bakoitzeko pieza bat) edo bestela pieza bakarra ondoz ondoko bi mugimendurekin. Mugimendu bat balekoa izango da, beti ere hutsik dagoen, bereak diren fitxak dauden edo aurkariaren fitxa bakar bat dagoen jokaleku batean amaitzen duenean. Azken kasu honetan, aurkariaren pieza harrapatua izango da, eta barraren gainean kokatua izango da.

Ezin izango da inoiz pieza bat mugitu, aurkariaren bi pieza edo gehiago dauden jokaleku batetara.

Dobleak

Jokalari batek doble bat (bi dadoetan balio bera) lortzen badu jaurtitzerako unean, mugimendua bikoiztu beharko du, hau da, lau aldiz burutu behar izango du dadoetan azaldutako balio errepikatua.

Harrapatutako piezak

Jokalariren batek piezaren bat harrapaturik baldin badu (barraren gainean), bere txandan pieza hauek taula-jokoan sartzeko beharrezko mugimenduak soilik burutu ahal izango ditu, beste piezekin inolako mugimendurik burutu ezin duelarik pieza guztiak joko taulan izan arte.

Harrapatutako pieza bat jokora itzultzen da, bere lehen mugimendua bere ibilbideko 24 jokalekuen lehenengotik hasita.

Paso egin

Txanda bakoitzean posible diren mugimendu kopuru maximoa burutzea derrigorrezkoa da, dadoen balioen arabera.

Mugitzeko fitxa bakarra dugunean eta mugimendua bi dadoen balioekin, baina ez bien baturarenarekin burutu ahal deneko kasu partikularrean, beti balio altuena duen dadoa aukeratuko da mugimendua burutzeko.

Gerta daiteke jokalariak txanda galtzea mugimendurik burutu ezin izateagatik. Egoera hau nahiko maiz gertatzen da jokalariak piezaren bat harrapaturik duenean.

Jokoaren bukaera

Jokalariren batek bere pieza guztiak taula-jokotik ateratzen dituenean, jokoa amaitzen da.

Piezak ateratzen joateko behar diren mugimenduak burutzen hasteko, jokalariak lehenik eta behin bere pieza guztiak ibilbideko azken koadranteko jokalekuetan kokaturik izan behar ditu.

Piezak behar duten balio zehatzaren bitartez soilik atera ahal izango dira taula jokotik. Balio altuago baten bidez kanporatzeko, ezin du fitxa horren atzetik beste fitxarik egon.

Apustuak eta partidaren bukaera

Honeraino joko bakarraren garapena (backgammon esku bakar bat, casual play deritzana) azalduta gelditzen dela esan daiteke, baina normalean jokalariek aurretik erabakitako puntu kopuru bat lortu arte jokatzen da (match play). Kasu honetan partida irabazten du erabakitako puntu kopurua lortzen edo gainditzen duen jokalariak.

Joko bat hasterakoan, jokalariak puntu bateko apustua egiten ari dira, eta irabazlea egingo da puntu horren jabe. Joko horretan zehar, dadoak jaurti baino lehen, jokalari bakoitzak aurkariari apustua bikoizteko eskaera burutzeko aukera dauka. Jokalari batek eginiko apustu bikoizketaren eskaera besteak onartzen ez badu, ordurarte eginiko apustuaren puntuak eskaera hau burutu duenak eramango ditu eta joko hau bukatutzat emango da.

Apustua onartzen duen jokalariak, ondoren berriz bikoiztea eskatu ahal izango du; jokalariek txandaka apustua bikoiztearen eragiketa hau zenbaitetan errepikatu ahal izango dute.

Joko bat irabazten duen jokalariak partida irabazteko puntu bakarrera geratzen denean, hurrengo jokoan (Crawford game) ezin izango da apustua bikoiztu.

Jokalari batek bere pieza guztiak taula-jokotik ateratzen baditu, aurkariak bakar bat ateratzea lortu aurretik, jokoa bikoitza edo gammon izan dela esango da, eta honek suposatzen du irabazleak apustutakoaren bikoitza eramango duela. Aurkariak, piezarik ez ateratzeaz gain, piezaren bat harrapaturik edo bere ibilbideko lehenengo kuadrantean baldin badu, jokoa backgammon kontsideratuko da, eta kasu honetan apustutakoaren hirukoitza jasoko du irabazleak.

Nola jokatu Ludotekan

Jarraian Ludoteka.com-en jokoak duen interfazeari buruzko azalpenak emango dira. Lehenik eta behin, apustuak eta dadoen jaurtiketari buruz:

  • Apustuak x2 testua duen botoia erabiliz bikoiztu ahal izango dira.
  • Apustuak bikoiztu egin ezin direnean, dadoak automatikoki jaurtiko dira.
  • Bikoiztu ahal direnean, automatikoki jaurtiko dira dadoak dagokion ikonoa () aktibaturik baldin badago, eta bestela, Bota testua duen botoia sakatu beharko da.
  • Dadoen jaurtiketa modu automatikoan dagoenean, x2 botoia ezin da sakatu; apostua egiteko, modu automatikoa kendu behar da txanda irtisi baino lehen.

Piezen mugimenduari dagokienez:

  • Pieza batek mugimendu bakar bat burutu dezakenean, bere gainean klik egitearekin nahikoa da.
  • Jokaleku ezberdinetara mugitu ahal denean, pieza arrastatu daiteke edo bestela helburu diren jokalekuetako batean (triangelu batean) klik egin; jokaleku hau fitxa bat baino gehiagoren helburu posiblea baldin bada, ezin izango da mugimendua burutu bertan klik eginez.
  • Arrastatu nahi ez badugu, txanda bakoitzaren lehenengo mugimendutan erabili nahi den dadoaren gainean klik egin dezakegu, eta ondoren mugitu nahi den fitxaren gainean.
  • Beste joko batzutan (damak eta partxisean) gertatzen den bezala, mugimendu behartuak automatikoki burutuko dira ikonoa aktibaturik baldin badago.

Uneko jokoa galdutzat eman: aurkariak bere fitxak lehenago aterako dituela argi dagoenean, dagokion botoia () sakatu daiteke berehala hurrengo jokoa jokatzera igarotzeko. Jokalariak amore ematen badu inongo fitxarik atera aurretik, jokoak puntuazio bikoitza izango du gammon bat izan dela kontsideratzeagatik.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: backgammon

Informazio gehiago

Acanomas: backgammon

BackGammon Club du Leman

Backgames

Fédération de Backgammon du Québec

Fédération française de Backgammon

Gammonitis

Libro en castellano sobre backgammon

Mastersgames

Tradgames

Wikipedia: backgammon

Wikipedia: backgammon

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra