|
Ludomail tresnari esker, Ludoteka.com-eko beste jokalariekin mezuen bidez komunikatu ahal izango duzu, joko gunean elkar konektaturik egon behar izan gabe eta elkarren posta elektronikoko helbideak jakin behar izan gabe. Erabilpen desberdinak izan ditzake: beste une batean jokatzeko ados geratu, aspaldi ikusi ez duzun jokalariren batekin kontaktuan jarri, ... Erabilpen baldintzak honako hauek dira:
- Mezuak Ludoteka.com web orrian irakurri ahal izango dira, mezuen jasotzailea den jokalaria idenfikatzen denean.
- Jasotzaileak mezuak edozein unetan ezaba ditzake, baina beti ere mezuak hilabete batez gehienez gordeko dira.
- Posta elektronikoz jasotako mezuen kopia bat jasotzeko aukera dago; gainera, gainontzeko jokalariek mezuak bidaltzea galerazteko aukera dago, edo bestela, zure jokalari gogokoenetara mugatzea ere. Aukera hauek konfigura ditzakezu zure erregistroko datuetan
- Mezu bakoitza aldiberean 20 jokalariei gehienez bidali ahal izango da. Mezua berretsi aurretik, Ludotekak ohartaraziko du ea jasotzaileak (edo hauetako bakoitzak) mezua jaso ahal izango duen.
- Mezua jaso ahal izateko baldintzak hauek dira: jasotzailea erregistraturiko erabiltzaile bat izan behar du, Ludomail bidezko mezuak jasotzeko aukera aktibaturik eduki behar du, eta igorleak ezin du jasotzaileak gogoko ez dituen jokalarien zerrendan egon.
- Egun bakoitzean 40 mezu arte bidali ahal izango da.
- Ludotekak tresna honen erabilera kendu ahal izango du, beste jokalarienganako modu desatsegin batean edo era neurrigabean erabiltzen duenari.
Ludoteka.com-ek Ludomail tresna erabiliko du ere jokalariekin komunikazio bitarteko bezala, erabiltzaile edo talde zehatz bati informazio jakin bat bidali nahi dion bakoitzean. Gora
|