Ludoteka.com  Ludoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

2348 jokalari konektaturik

Joko gunea

Jokatu

Ludoteka.com-eko hasiera orria

Hasiera

Identifikatzaile, pasahitz, posta helbide eta ikono aldaketa

Identifikazioa

Ludo+ erabilerarako harpidetza ala bonoen transferentzia eta eskuratzearen eragiketak eta informazioa

Zure kontua

Jokatutako partiden emaitzak eta estatistikak kontsultatu

Historia

Eguneroko eta asteroko joko bakoitzeko jokalari onenen sailkapena eta zure postua kontsulta ezazu

Sailkapenak

Ludoteka.com-eko jokoen arauak

Joko arauak

Ludoteka.com-ek bidalitako abisuak eta jokalarien artean bidalitako mezuak

Ludomail

Laguntza orokorra

Laguntza

   Ludo+

   Jokatzeko arazoak?

   Puntuazio sistema

   Ordainketa moduak

   Gehiago...

Iradokizunak edo aurkitutako gertakari bitxiak bidali

Kontaktuan jarri

Zer da Ludoteka.com?

Zer behar da jokatzeko?

Ludoteka doako zerbitzua al da?

Ludotekako laguntza orokorraLudotekako laguntza orokorra

1. Zer da Ludoteka.com?

7. Ordainketa moduak

2. Ludo Plus

8. SMS mezuen jazoerak eta berreskuratzea

3. Joko gunea

9. Ohiko galderak

4. Puntuazio sistema

10. Lege-oharra. Ludoteka.com erabiltzeko baldintza orokorrak

5. Ludomail

11. Erabilera arauak eta aholkuak

6. Jokatzeko arazoak?


1. Zer da Ludoteka.com?

Zer da Ludoteka.com?

Zer behar da jokatzeko?

Ludoteka doako zerbitzua al da?


Zer da Ludoteka.com?

Ludoteka.com zerbitzuak interneten bitartez beste pertsona batzurekin joko desberdin ugarietara jokatzeko aukera ematen dizu, zuzenean eta dohainik. Zuk gogoa eta trebetasuna jartzen duzu, eta guk elkartzeko lekua, jokoak eta zure gustoko aurkariak jartzen ditugu. Ludoteka erreferentziazko tokia egiten duten bereizgarri nabarmenenak honako hauek dira:

  • Joko desberdin eta ugari. Partxis, mus, tute, eskoba, hizki zopa... joko guztiek ikasteko errazak diren arauak dituzte, edo bestela Espainian oso ezagunak dira, hemengoak baitira Ludotekan jokatzen duten jokalarien gehiengoa. Eskaintzen diren jokoak kontsulta ditzakezu nahi izanez gero.
  • Ezagunak ez badituzu, joko bakoitzaren arau zehatzak ( ) eta bakarrik jokatzeko aukera ( ) eskuragarri dituzu, sarean beste jokalariekin jokatzen hasi aurretik jokoa ezagutzeko.
  • Jokalari kopuru altua. Beti norekin jokatu aurkituko duzu. Gainera, joko guneak zure jokoaren ezaugarrietara eta zure joko mailara egokitzen diren kideak bilatzen laguntzen du.
  • Azkartasuna. Aurkariak erraz topatzeaz gain, animazio azkarrak, derrigortutako mugimenduak automatikoak, txanda denbora laburrak eta jokalarien esperientziak ere, Ludotekan jokoen partidak oso azkarrak eta dinamikoak izatea lortzen da. Beti ere, lasaitasunez jokatzeko aukera ere izango da.
  • Kontsulta eta berrikusi zure partidak. Jokalari bakoitzak jokatutako partiden historia kontsulta dezake ( ), data, joko edo parte hartzaile baten erizpideen arabera. Era berean, grafikoki ikusi ahal izango da lortutako puntuaketaren garapena denboran zehar eta baita jokatutako partiden erreprodukzioa ( ).
  • Puntuaketa sistema. Epe luzera sistema honek joko bakoitzean lortutako jokatzeko trebetasun maila adieraziko du gainontzeko jokalariekiko, eta bide batez, gehien egokitzen diren aurkariak topatzeko lagunduko du. Baita ere, eguneroko sailkapenetan postuak igotzeko eragingarria izango da.
  • Komunikazio tresnak: partidako txataz gain badira bereziki txateatzeko diren aretoak, zuzenean edozein jokalarirekin harremanetan jartzeko eta jokatzen ari den partida begiratzeko aukera dago, eta joko gunean aldi berean beste jokalariekin konektaturik egotea eskatzen ez duen testu mezuez komunikatzeko aukera beraien email helbidea jakin gabe.
  • Hizkuntza desberdinak. Gaztelaniaz gain, Ludoteka.com gunea ingelesez, frantsesez eta euskaraz eskaintzen da.
  • Publizitate gogaikarririk gabe. Jokalariak erabilitako sarrera edozein dela ere, Ludotekan publizitate gutxi azalduko zaio, eta trabarik gutxien egiteko moduan gainera. Joko gunean ez da publizitaterik erakutsiko.

Zer behar da jokatzeko?

  • Ludoteka.com-en jokatu ahal izateko, erabiltzaile izen batekin erregistraturik egotea eta joko gunera sartu aurretik identifikatzea nahikoa da.
  • Zure nabigatzaileak Java software-a aktibaturik eduki behar du. Zure nabigatzaileak ez badu, gomendatzen dugu Java-ren (Sun Microsystems) web orrialdetik instalatzea, ondoren azaldutako estekan klik eginez: Java softwarea deskargatu
  • Identifikazioa: ludoteka.com-en sartzen zaren lehenengo aldia bada, beste jokalariekin jokatu ahal izateko izen eta pasahitz bat eman beharko duzu, horrela, Ludoteka.com ingurunean izen horrekin ezagutuko zaituzte
  • Ez da zure ordenadorean Ludoteka.com-en programarik instalatu beharrik.

Ludoteka doako zerbitzua al da?

Inolako mugarik gabe jokatu dezakezu Ludo+ sarreraren harpidetza edo Ludobonoak eskuratuz eskaintzen diren ordainketa moduen bitartez. Bestela ere, doan jokatu ahal izango duzu egunero denbora tarte mugatu batez. Bakarrik jokatzea, jokoan dauden partidak begiratzen egotea, txateatu eta jokatutako partidak berrikustea beti egin ahal izango duzu inolako mugarik gabe.

Gora

Copyright © 2001-2008 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra