Erregistratzeko arazoak Ez dakit nola erregistratu Menuko identifikazioa atalaren bitartez, sakatu jokalari berriaren aukera, edo bestela hemen sakatu. Idatzi itzazu nahi duzun izena eta pasahitza. Ez dut libre dagoen izenik topatzen Identifikatzaile edo izen asko erregistratu dira dagoeneko, eta hori dela eta zaila gerta dakizuke gustoko duzun bat libre topatzea. Normalean, nahikoa izaten da hizki ala zenbakiren bat eranstea izena eskuragarri izateko. Bestela ere, izenez aldatzeko aukera ere izango duzu. Ez dut erregistroa konfirmatzeko balio duen mezurik jaso Egiaztatu behar duzu zure posta helbidea ondo idatzita dagoela eta badabilela (zenbait posta zerbitzuk kontuak baliogabetzen dituzte erabiltzeari uzten zaienean, edo kuota maximo bat gainditzen dutenean). Izan daiteke ere Ludotekak bidalitako mezua jasotzea, baina zure posta zerbitzuak SPAM bezala hartua izatea, dagokion karpetan gordez. Baliteke ere mezuak atzerapen denboragatik oraindik ez iristea. Beti ere, beste mezu bat bidaltzea eskatu ahal izango duzu. Identifikazio arazoak Ez du nire pasahitza onartzen Pasahitza ahaztu baduzu, sakatu zure pasahitza ahaztu duzu? estekan, posta elektronikoz jasoko duzun pasahitza berri bat sortzeko. Hasierara bueltatzen da edo identifikatzea eskatzen dit behin eta berriz Nabigatzailean cookieak erabiltzeko aukera aktibatu behar duzu. Ohiko galderetan baduzu honi lotutako informazio gehiago Ezin dut identifikazioz aldatu Identifikatzaile edo izen desberdin batekin sartu ahal izateko, nabigatzailea guztiz istea eta berriz irekitzea beharrezkoa da. Arazoak joko gunera sartzerakoan Ez da leihoa irekitzen Arazoa zure nabigatzaileak javascript aginduen exekuziorik ez onartzea izan daiteke, edo bestela, pop-up leiho blokeatzaile bat instalaturik edukitzea. Leihoa hutsik geratzen da, kolore horiko fondoarekin Jarraian ez baduzu kontrakoa esaten duen mezurik ikusten, arazoa zure ordenadoreak java softwarea instalaturik ez duela da:
Ez baduzu java softwarea instalaturik dagoenaren gorriz idatzitako mezua ikusten, ondoren azaltzen dugun helbidetik instalatu dezakezu: http://www.java.com/es/download/download_the_latest.jsp Joko gunearen karga oso motel doa Banda zabaleko konexiorik ez baduzu, normala da lehen aldiz sartzeagatik edota aldaketa berrien eguneraketengatik, kargak minutu gutxi batzuk irautea. Joko gunea ez da guztiz kargatzen, eta fondoan kolore grisa, urdina edo txuria dauka Baliteke http protokoloan edo programaren arrankean hutsegiteren bat gertatu izana. Karga berriz ere egitera behartzeko aukera hauek dituzu: Joko gunearen funtzionamenduarekin arazoak Ez da inoiz lortzen guztiz konektatzea Baliteke programak abisatzea firewall edo proxy baten bidez sartzen zarenaren mezuarekin. Kasua hau bada, ziurtatu behar duzu 82.194.75.44 IP helbidearen ondorengo TCP portuak atzitzeko aukera duzula: 8040, 8050, 8060 eta 8070 Ez dabil ondo: konexioa galtzen dut, motel dabil, blokeatzen da, ... Behin joko gunera sartuta, nabigatzaileak Ludoteka.com-ekin konektaturik mantentzen da eten gabe. Gainera, Java softwareak eta joko gunearen programak modu egokian funtzionatu ahal izateko, baliabide nahiko behar dute. Zenbait egoerek, mota hauetako gertakariak sortarazten dituzte:
- Zure konexioak etenaldiak izan ohi ditu nahiko maiz.
- Zure konexioa gainkargaturik dago, Ludotekan jokatzeaz gain, deskargak egiten ari zarelako.
- Zure ordenadorean martxan dauden programek prozesadore eta memoria gehiegi kontsumitzen dute.
- Joko guneko leihoak denbora gehiegi darama irekita.
- Arazoa sistematikoki errepikatzen bada, zure ordenadorean instalatutako softwareren batekin lotuta egotea izan daiteke; adibidez, ez da arraroa izaten zenbait antibirus edo firewall-ekin gertatzea
Joko gunean badaude zenbait eragiketa baliabide nahiko eskatzen dutenak, eta hori dela eta gomendagarria litzateke hauek ez erabiltzea, aurreko arazoetakoren bat gertatzen egonez gero:
- Jokatzeko edo ikusteko zenbait partida albi berean ireki.
- Joko gunearen leihoaren tamaina aldatu.
Azken arrazoi bezala, gerta daiteke Ludoteka.com-eko zerbitzariak edo bere interneterako konexioak arazoak izatea. Hau gertatzen denean, normalean aldi berean jasaten dute erabiltzaile guztiek. Esan beharra dugu hau oso noizbehinka gertatzen dela, eta erabiltzaileei gertatzen zaizkien konexio galera gehienak, beraien ordenadoreari edo konexioari lotuta daudela. Ludoteka.com bezalako zerbitzu batek, etengabean erabiltzaile kopuru oso altua berekin konektaturik mantentzen dituenak, zerbitzari konplexu bat behar du eta bertan momenturen batean huts egin dezaketen elementu ezberdinak hartzen dute parte (batzuk gure kontroletik at geratzen direnak); orain arte Ludotekan mota askotako gertakizunak konpondu behar izan ditugu, eta inoiz ez gara bestelako gertakizun berriengandik libre egongo. Hala ere, ahalik eta kalitate altueneko zerbitzua eskaintzeko lanean dihardugu, gaur egun ziurta dezakegu gertakizun hauek oso noizbehinka gertatzen direla; sistema denboraren %99an baino gehiago modu egonkorrean funtzionatzen duela ziurta dezakegu. Jokalariek jasaten dituzten konexio etenaldi gehienak beraien interneteko konexioari edota ordenadorearen konfigurazioarekin loturik dago, baina denbora luzez egon ohi direnez Ludotekan jokatzen eta etenaldiek partidei afektatzen dietenez era zuzenean, nabarmenagoa bihurtzen da etenaldien arazoa. Eskaini dezakegun bermearen froga: noizbehinka Ludotekarekin edo bere konexioarekin arazo orokor bat gertatu ohi denean, eta hau minutu batzutan zehar luzatzen denean, Ludo+ sarrera duten jokalariei egun bateko harpidetzako konpentsazioa eman ohi zaio. Interneterako konexio on bat baduzu eta konexio arazo edo blokeoak nahiko maiz jasaten badituzu ordea, zure ordenadorearen tareak gutxitzea ala deskargatzea gomendatzen dizugu, arrazoia horrekin loturik dagoen jakiteko. Zerbait interesgarria aurkitzen baduzu, jakinarazi iezaguzu dudarik gabe. Bakarrik ala ordenadorearen aurka jokatu nahi dut Ordenadorearen aurka partxis eta karta jokoetan aritu zaitezke; taula jokoeta bakarrik edo zure ondoan dagoen pertsonaren aurka jokatu dezakezu. Joko bakoitzaren arauen orritik sartu ahal izango zara, eta baita hasierako orriko jokoen taularen beheko aldean dagoen estekan sakatuz. Ez da konpontzen? Jar zaitez harremanetan Ludoteka.com-ekin Orri honetako laguntzak ez badizu arazoa konpontzen, idatz iezaguzu gertakizunari buruzko ahalik eta informaziorik zehatzena emanez. Gora
|