Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1918 jokalari konektaturik

Connect6Connect6


Jatorria

Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Ludotekan jokatu

Informazio gehiago

Connect6: Jokoaren argazkia

Jatorria

Joko hau I-Chen Wude Taiwaneko unibertsitate irakasleak asmatu zuen 2003an. Bere web orrian azaltzen duenez, bere alabak esandako proposamen batetik ondoriotua izan zen, Go-moku jokora jokatzen zuten bitartean.

Deskribapena

Marra bertikal eta horizontalez osaturik dagoen taula joko handi bateko ebakipuntuen gainean jokatzen da. Normalean, Go jokoaren taula joko bat erabiltzen da, 19x19koa.

Arauak lotu bost jokoaren oso antzekoak dira, bi ezberdintasun hauekin:

  • Helburua, 6 fitxa lerrokatzean datza, eta ez 5.
  • Txanda bakoitzean 2 fitxa kokatzen dira taula jokoan, bat beharrean, lehenengo jokaldian izan ezik.

Helburua

Sei fitxekin lerro zuzen bat egiten duen lehenengo jokalariak irabazten du partida; lerroa, bertikala, horizontala edo diagonala izan daiteke.

Jokoaren garapena

Fitxa beltzak dituenak hasten du partida, eta mugimendu bakoitzaren ondoren aldatzen da txanda.

Mugimendua taulan bi fitxa berri sartzean datza, libre dagoen edozein laukitan; aurretik sartutako fitxak ezin dira mugitu.

Lehenengo txandan, kolore beltza erabiltzen duen jokalariak fitxa bakar bat kokatuko du. Aldaketa txiki honi esker jokalari bakoitzak bere txanda iristerakoan aurkariak baina fitxa bat gutxiago eta txandaren ondoren bat gehiago izatea lortzen da, honela lehiakideen artean oreka bat lortuz (go-mokuren kasuan, arauen aldaketa konplexuak egitea eskatzen du).

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: Connect6

Informazio gehiago

Homepage of Connect6

Primeras aproximaciones al conecta6

Wikipedia: Connect6

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra