Ludoteka.comLudoteka.com

Español
Euskaraz
English
Français

1683 jokalari konektaturik

Lotu lauLotu lau


Deskribapena

Helburua

Jokoaren garapena

Ludotekan jokatu

Lotu lau: Jokoaren argazkia

Deskribapena

Taula joko bat da. Taula, bertikalean jartzen da parte hartzen duten jokalarien artean eta fitxak barrura zutik erortzeko balio duten zazpi zutabe zulatuak ditu; zutabe bakoitzeko sei fitxa sar daitezke. Lauki bakoitzeko bi leiho dago, bi aldeetatik zein koloreko fitxa dagoen ikusi ahal izateko.

Laburbilduz, sei ilara eta zazpi zutabe duen taula bertikala da.

Fitxak handiak dira eta txanpon itxura dute; jokalariek kolore ezberdineko fitxak erabiltzen dituzte.

Helburua

Lau fitxen luzerako lerro zuzen bat eratzen duen lehenengo jokalariak irabazten du partida; lerroa, bertikala, horizontala edo diagonala izan daiteke.

Jokoaren garapena

Partida hasi aurretik, lehenengo mugimendua nork egingo duen zozketatzen da; hortik aurrera mugimenduak txandaka egiten dira.

Txanda bakoitzean, jokalariak bere fitxa bakar bat sartzen du taulan; fitxak goitik sartzen dira zutabe batean, eta beheraino edo zutabe berean sartutako azken fitxaren gainean erortzen dira.

Lau fitxen luzerako lerro zuzen bat eratzen duen lehenengo jokalariak irabazten du partida; lerroa, bertikala, horizontala edo diagonala izan daiteke.

Ludotekan jokatu

Online jokatu beste jokalariekin

Jokatu bakarrik: lotu lau

Gora

Copyright © 2001-2017 Ludoteka.com  Jokosare S.L.  Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege-oharra